Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuan aproposa iruditu zaigu gida hau argitaratzea. Helburua, Mendekotasun Legearen prestazio ekonomikoak jasotzeko aukera dutenei informazioa erraztea da.
Mendekotasun Legea arautzen duen dekretua 2008ko urtarrilaren 8an sartuko da indarrean gure lurraldean.
Lege horrek beren kabuz molda ezin daitezkeen pertsonek laguntza jakin batzuk jasotzeko duten eskubidea aitortzen du. Honako gida honek pertsonen egoera eta interesak kontuan izanik, dauden laguntzak azaltzen ditu.
Gure esku dauden bitarteko guztiez baliatuko gara zuen itxaropenei erantzuteko; alabaina, komeni da eskatzaile bakoitzak jakitea zeintzuk diren dagozkion laguntzak Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako balorazioaren arabera.
Ziur nago guztiok laguntzeko prest agertuko garela, lehendabizi premia handieneko kasuak ahalik eta azkarren konpontzeko; hau da, mendekotasun-maila handiko pertsonen kasuak. Ondoren, mendekotasun-egoera larria duten pertsonen kasuei helduko diegu, eta, azkenik, 2012. urtetik aurrera, mendekotasun-maila txikiagoa duten pertsonen kasuei.
Eskatu erreparorik gabe behar duzuen informazio guztia gure lanaren helburu nagusia zuen ongizatea hobetzea baita.
Agur bero bat.
Maite Etxaniz
Gizarte Politikako foru diputatua
25/2009 Foru Dekretua (17 Kb)
"Mendekotasun Legea Gipuzkoa " Gida (198 kb)
2009rako Mendekotasun Legearen prestazio ekonomikoen kenketak (70 kb)
2007-2008rako prestazio ekonomikoen diru kopuruak. (38 kb)
Autonomia fisikoa, zentzumenarena, psikikoa edo adimen-autonomiaren galera edo faltarekin lotutako arrazoiengatik mendekotasun egoeran aurkitzen diren eta sorospen edo laguntza garrantzitsuak behar dituzten pertsonei zuzenduta dago, egunerokoak diren ekintzak, eta, zehazki, norbere zainketari dagozkion ekintzak aurrera eraman ahal izateko.
Derrigorrezko baldintza batzuk daude:
Mendekotasuna gradu ezberdinetan baloratzen da:
Mendekotasun gradu bakoitzean bi maila ezberdin bereizten dira pertsonen autonomiaren arabera eta behar duten laguntzaren intentsitatearen arabera. Gipuzkoako Foru Aldundiko balorazio organoa izango da pertsona bakoitzaren mendekotasunaren gradu eta mailari buruzko txostena emango duena eta, aldi berean, behar izango dituen laguntzak zehaztuko dituena. Balorazio horrek finkatuko du legeak
jasotako laguntza zein unetan eskuratuko den, izan ere, progresiboki ezarriko dira:
Pertsonak hiru hilabete badaramatza eguneko zentroko zerbitzurako edo egoitza iraunkorrerako itxaron-zerrendan eta plazarik ez balego libre, kontratatu behar izan duen plaza pribatua ordaintzeko prestazioa eskuratuko du.
Ezinbestekoa da:
Mendeko pertsona zaintzeaz arduratzen den familia inguruneko senitartekoei zuzenduta.
Ezinbestekoa da:

Pertsonak hiru hilabete badaramatza eguneko zentroko zerbitzurako edo egoitza iraunkorrerako itxaron-zerrendan eta plazarik ez balego libre, kontratatu behar izan duen plaza pribatua ordaintzeko prestazioa eskuratuko du.
Ezinbestekoa da:
Mendeko pertsona zaintzeaz arduratzen den familia inguruneko senitartekoei zuzenduta.
Ezinbestekoa da:
Hezkuntza edo eta lan mundurako sarbidea erraztu eta eguneroko ohiko ekintzak egiteko autonomia handiagoa ahalbidetuko dion zaintzaile pertsonal bat kontratatzera zuzenduta dago.
Ezinbestekoa da: