Gipuzkoako adinekoen egoitzen gida
Guía de residencias de Gipuzkoa para personas mayores

Gipuzkoako Foru Aldundia adineko premiez arduratu da betidanik. Horregatik, gure adineko ezinduak egokiro zaindu nahi ditugulako, behar bezainbeste programa eta zerbitzu eskaintzea da gure lehentasunetako bat.

WEB da horren adibideetako bat. Bertan, GIPUZKOAKO EGOITZA ZENTRO guztiei buruzko informazioa bildu dugu, horrelako baliabideren baten beharrean dagoenari aukeratzen laguntzeko.

Adineko pertsona ezinduentzat dira egoitza zentroak, hau da, laguntza behar dutelako edo beste arrazoi batzuengatik beren ohiko bizilekuaren ordez besteren bat komeni zaienentzat. Egoitzetan bizileku bat eta otorduak eskaintzen zaizkie adinekoei, baina baita langile espezializatuen laguntza osoa eta pertsonalizatua ere egun osoan.

Egoitza zentroetara joateko, Udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan egin behar da eskaera. Handik, Gipuzkoako Foru Aldundira igorriko digute zure espedientea.

Argibide gehiago:
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
GIZARTE POLITIKARAKO DEPARTAMENTUA

Txara 2 Eraikina. Zarategi Pasealekua, 99
20015 Donostia
Tel: 943 11 25 33 | Faxa: 943 11 26 25
E-maila: info.gizartekintza@gipuzkoa.net | www.gizartekintza.net

UDALETAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK