Mendekotasun Legea Gipuzkoa
(itzuli)
Zerbitzua
Mendekotasun Legea Gipuzkoa
Nori zuzenduta Mendekotasun Legea
Autonomia fisikoa, zentzumenarena, psikikoa edo adimen-autonomiaren galera edo faltarekin lotutako arrazoiengatik mendekotasun egoeran aurkitzen diren eta sorospen edo laguntza garrantzitsuak behar dituzten pertsonei zuzenduta dago, egunerokoak diren ekintzak, eta, zehazki, norbere zainketari dagozkien ekintzak aurrera eraman ahal izateko.
Derrigorrezko baldintza batzuk daude:
- Balorazioa- Mendekotasuna Baloratzeko Baremoa (MBB) duten pertsonek soilik eskuratu ahal izango dituzte laguntza hauek.
- Errolda- Gipuzkoan erroldatuta egon beharko dute.
- Bizilekua- Espainiako naziokotasuna izan beharko dute, gutxienez 5 urteko antzinatasunarekin, eta horietatik bi urtek eskaera egin aurrekoak izan beharko dute.
- Mendekotasuna gradu ezberdinetan baloratzen da:
- I. gradua - Mendekotasun Ertaina: pertsonak eguneroko ohiko ekintzak egiteko laguntza behar duenean, gutxienez, eguneanbehin.
- II. gradua – Mendekotasun Larria: pertsonak eguneroko ohiko ekintzak egiteko laguntza behar duenean, egunean bi edo hirualdiz, baina ez duenean etengabe zaintzaile baten presentzia behar.
- III. gradua – Mendekotasun Handia: pertsonak eguneroko ohiko ekintzak egiteko laguntza behar duenean egunean behin baino
gehiagotan, eta bere adimen autonomia edo autonomia fisikoaren galera osoa dela medio, pertsona baten laguntza behar duenean ezinbestean eta etengabe.
- Mendekotasun gradu bakoitzean bi maila ezberdin bereizten dira, pertsonen autonomiaren arabera eta behar duten laguntzaren intentsitatearen arabera. Gipuzkoako Foru Aldundiko balorazio organoa izango da pertsona bakoitzaren mendekotasunaren gradu eta mailari buruzko txostena emango duena eta, aldi berean, behar izango dituen laguntzak zehaztuko dituena. Balorazio horrek finkatuko du legeak
jasotako laguntza zein unetan eskuratuko den, izan ere, progresiboki ezarriko dira:
- 2007an III. graduko 1 eta 2 mailetan baloratutakoak mesedetuko dira.
- 2008 eta 2009an, 2. mailako mendekotasun larria dutenak gehituko dira, II. gradua.
- 2010 eta 2011n, 1. mailako mendekotasun larria dutenak, II. gradua.
- 2012 eta 2013an, 2. mailako mendekotasun ertaina dutenak, I. gradua.
- 2014 eta 2015ean, 1. mailako mendekotasun ertaina dutenak, I.gradua.
Zerbitzuari lotutako laguntza ekonomikoa
Pertsonak hiru hilabete badaramatza eguneko zentroko zerbitzurako edo egoitza iraunkorrerako itxaron-zerrendan eta plazarik ez balego libre, kontratatu behar izan duen plaza pribatua ordaintzeko prestazioa eskuratuko du.
Ezinbestekoa da
- Eskualdean egoitza publikorik ez egotea.
- Aldez aurretik eskualdean plaza bati uko egitea.
- Plaza egokitu zaion egoitza pribatuko aurrekontratu bat edukitzea.
Familia inguruko zaintzari lotutako laguntza ekonomikoak
Mendeko pertsona zaintzeaz arduratzen den familia
inguruneko zaintzaile ez profesionalei zuzenduta.
Ezinbestekoa da
- Pertsona zaintzaileak 18 urtetik gora izatea eta pertsona dependientearen hirugarren gradua bitarteko senide izatea afinitatez edo odolkidetasunez .
- Gizarte-segurantzan alta hartuta egotea (edo hitzarmen bidez alta ematea).
- Bi pertsonak bizileku berean erroldatuta egotea eta elkarrekin bizitzea.
- Mendekotasun gradu eta mailari dagokion zaintzari lotutako laguntza egokia izatea.
- Bizigarritasun eta bizikidetasun baldintza egokiak izatea.

Zaintza pertsonalerako laguntza ekonomikoa
Hezkuntza edo eta lan mundurako sarbidea erraztu eta eguneroko ohiko ekintzak egiteko autonomia handiagoa ahalbidetuko dion
zaintzaile pertsonal bat kontratatzera zuzenduta dago
Ezinbestekoa da
- Zaintzaileak 18 urtetik gora izatea eta senidetza loturarik ez edukitzea, bizileku legala izatea eta zainketa pertsonala bere gain hartzeko ahalmena edukitzea
- Mendekotasun gradu eta mailari dagokion zaintzari lotutako laguntza egokia izatea.
MENDEKOTASUNAREN INGURUKO PRESTAZIOAK |
|
Zerbitzuari loturiko prestazio
ekonomikoa
|
Familia ingurunean zaintzeko prestazio ekonomikoa
|
Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa
|
3. Gradua
2. Maila |
811,98 |
506,96 |
811,98 |
3. radua
1.
Maila |
608,98 |
405,99 |
608,98 |
2.Gradua
2. Maila |
450,00 |
328,36 |
------ |