Banakako diru laguntza (BDL).
Laguntza osagarri bat da eta Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuaren prestazioak jasotzen dituztenei ematen zaie.
Laguntza hau izateko eskubidea ematen duen prestazioren bat jasotzen dutenak.
Izatea onuradun edo kotizatu gabekoen pentsioarena, edo LISMIko gutxieneko diru sarrerak bermatzeko laguntzarena, edo gizarte ongizateko funtseko pentsioarena.
Ez izatea oinarriko errenta jasotzen duen unitate ekonomikoko kidea.
Gizarte Segurantzaren prestazioei edo prestazio osagarriei uko ez egitea.
Ez da eskaerarik egin behar, eskubidea aitortzea nahiz prestazioa ordaintzea ofizioz egiten baitira. Ez da dokumentaziorik aurkeztu behar.
Eskubidea zuzendariak ebazten du eta gora jotzeko erreklamazioak edo errekurtsoak egin daitezke.
Ebazpenaren jakinarazpena.
Harremana: Norbera bizi den udalerriko oinarrizko gizarte zerbitzuak.
Zenbatekoa:
PRESTAZIOEN ZENBATEKOAK |
HILEAN |
URTEAN |
BD osagarria |
BD osagarria |
|
Kotizatu Gabekoen Pentsioa (KGP) |
Gehienekoak Máximos |
328,44 |
4.598,16 |
51,33 |
718,62 |
HBL / ATP |
164,22 |
2.299,08 |
- |
- |
|
KGP + HBL / PNC + ATP |
492,66 |
6.897,24 |
- |
- |
|
%85 (2 onuradun / beneficiarios/as) |
279,17 |
3.908,44 |
51,33 |
718,62 |
|
%80 (3 onuradun / beneficiarios/as) |
262,75 |
3.678,53 |
51,33 |
718,62 |
|
%25 gutxienez / mínimo |
82,11 |
1.149,54 |
51,33 |
718,62 |
|
GOF / FBS |
Zenbateko finkoa / Importe fijo |
149,86 |
2.098,04 |
143,43 |
2.008,02 |
Kotizatu gabekoen pentsioaren onuradunak: 51.33 euroko 14 ordainketa, pentsioaren zenbatekoa edozein delarik ere.
LISMIko gutxieneko diru sarrerak bermatzeko laguntzaren eta gizarte ongizateko funtseko pentsioaren onuradunak: 143,43 euroko 14 ordainketa.
Aldizkakotasuna. Urteko 14 ordainketa.
Ordaintzeko era. Banku bidez.
Diru laguntzaren ondorioz sortutako beharkizunak. Oker ordaindutako diru zenbatekoak itzultzea.
Laguntza sortu zenetik diru zenbatekoak ez dira aldatu.
2000ko martxoaren 18/00 Foru Dekretua
, pentsioak eta subsidioak jasotzen dituztenentzat banakako dirulaguntzak ezartzekoa (58 zk. GAO, 2000ko martxoaren 24koa).
2000ko ekainaren 12ko 288. Foru Agindua.