Higikortasun laguntza eta garraio gastuetarako laguntza
(itzuli)
Zerbitzua
Higikortasun laguntza eta garraio gastuetarako laguntza.
Azalpena
Garraio gastuetarako diru laguntza da, % 33ko ezintasuna edo handiagoa dutelako garraio publikoa erabili ezin dutenei zuzendua.
Hartzaileak
Ezintasunaz gain baliabide gutxi duten herritarrak.
Betebeharrak
- Gipuzkoan erroldatuta egotea eta bertan bizitzea.
- 3 urte baino gehiago edukitzea.
- Baremo jakin baten arabera % 33ko edo gehiagoko ezintasuna izatea eta, hori dela eta, garraio publikoa erabiltzeko zailtasunak izatea.
- Ezintasunak ohiko bizilekutik kanpo ibiltzea ez galaraztea. Pentsio erdian edo egoitzan daudenak ere onuradunak izan daitezke, baldin eta urtean hamar asteburutan gutxienez zentrotik ateratzen badira.
- Ez izatea, beste organismo batek emanda, izaera eta helburu bertsuko eta zenbateko berdin edo handiagoko beste prestazio edo laguntzarik.
- Baliabide hauek ez gainditzea:
- Onuraduna bakarrik bizi ezkero, lanbide arteko gutxieneko soldataren % 70.
- Ezkontidea eta/edo seme-alabak baditu bere kargura, bakoitzeko % 10 erantsiko zaio % 70eko muga horri, lanbide arteko soldataren % 100era iritsi arte gehienez ere.
- Famili unitate baten mende bizi baldin bada, gehienez % 10era iritsi arte % 10 erantsiko da kide bakoitzeko, onuraduna bera kontuan hartu gabe, nahiz eta gurasoen eta seme-alaben diru sarrerak konputatuko diren. Baliabideek ezin dute inoiz lanbide arteko soldata osoa gainditu.
Eskaera epea
Aurkeztu behar diren agiriak
Eskaera orriak LISMI prestazioetarako erabiltzen direnak dira eta udaletxeetako gizarte zerbitzuen bulegoetan eskura daitezke.
Agiri hauek aurkeztu behar dira:
- Eredu ofizialeko eskaera orria, sinatuta.
- Famili liburuaren fotokopia, eskatzaileak familiartekoak baldin baditu bere kargu edo famili unitate baten mende bizi baldin bada.
- NAren fotokopia eta, ezinduak ordezkari baten beharra izanez gero, ordezkatzen duenaren ordezkaritza egiaztagiria.
- Udal egiaztagiria, bizilekuan erroldatuta dauden guztiak agertzen dituena.
Aurkezteko lekua: Udaletxeko gizarte zerbitzuen bulegoak.
Erabakitzeko epea
Eskubidea zuzendariak ebazten du eta gora jotzeko erreklamazioak edo errekurtsoak egin daitezke.
Jasoko diren agiriak
Ebazpenaren jakinarazpena.
Isiltasun administratiboaren ondorioak
Informazio osagarria
Harremanak: Norbera bizi den udalerriko oinarrizko gizarte zerbitzuak.
Aldizkakotasuna: Hilekoa.
Ordaintzeko era: Banku bidez.
Zenbatekoa (2008): 56,14 euroko 12 hileko (673,68 € urteko).
(MGL) MGGKS/ (LISMI) SMCGT |
Zenbateko finkoa / Importe fijo |
56,14 |
673,68 |
- |
- |
Diru laguntzaren ondorioz sortutako beharkizunak:
Baldintza sozio-ekonomikoak aldatuz gero, 30 eguneko gehieneko epean jakinaraztea.
Edozein garaitan eska dakizkiokeen agiri osagarriak aurkeztea.
Zigorrak beharkizunak ez betetzeagatik
- Prestazioa bertan behera uztea.
- Oker jasotako diru zenbatekoak itzultzea.
Prozedurak
Araudia
1982ko apirilaren 7ko 13/82 Legea
,, ezinduak gizarteratzeari buruzkoa (BOE, 1982ko apirilaren 30ekoa).
1994ko ekainaren 20ko 1/1994 Errege Dekretu Legegilea
,, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bateratua onartzekoa (BOE, 1994ko ekainaren 29koa).
Oharrak
Interneteko sarbidea