SARBIDEAK
(itzuli)
SARBIDE berrikuntza
Zerbitzua
SARBIDE berrikuntza enplegagarritasunerako berrikuntza programa.
Deskripzioa
Programak enplegagarritasuna eta lan-munduratzea sustatzen du, lan-munduratze ekintza berritzaileen bitartez; guztiak ere apirilaren 29ko 28/2008 Dekretutik eratorriak. Hauek dira nabarmenenak:
- SAIATU proiektua: lan munduan sartzeko zailtasun bereziak dituzten lan eskatzaileen ekintzailetzan berrikuntza; prestakuntza teknikoa zein sozio-laborala eskainiko zaie, enpresa-kudeaketan lagunduko zaie, orientazio pertsonalizatua jasoko dute eta bere negozioaren ideia frogatzeko aukera emango zaie.
Aurreikusitako hasiera data: 2008ko urria.
- GITEK Giza & teknologia ikergunea. Pertsona ezgaituen garapen sozio-laborala da bere helburu nagusia, eta bere xedea betetzearren pertsonon gaikuntza eta enplegagarritasuna hobetuko ditu, baita haien bizi-kalitatea ere.
- ZIRKINKA: esku-hartze integral honek jarduera tasen igoera du helburu lan munduan txertatzeko, eta, horretarako, «kalean bertako» hautaketa, diagnosi pertsonalizatuak eta parte-hartzaileen arteko truke tailerrak burutzen ditu.
Hartzaileak
- Langabezian dauden emakumeak
- Epe luzeko langabeak
- Lehen lanaren bila dabiltzan gazteak
- 40 urtetik gorako langabeak
- Pertsona ezgaituak
- Gizarte bazterkeria jasateko arrisku larrian dauden pertsonak
Eskakizunak
Ekimen bakoitzaren deialdian adierazten direnak.
Eskaera epea
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Ebazpen epea
Jaso beharreko dokumentazioa
Administrazioaren isiltasunak dituen ondorioak
Informazio osagarria
Ordainketak
Prestakuntzagatiko ordainketak prestakuntza ekintzak burutzen dituzten erakundeei egingo zaizkie zuzenean.
Praktiken kostua segimenduaz arduratzen den erakundeari transferituko zaio hilero, eta ikasleari 90 euro ordainduko zaizkio hilean dieta moduan.
Informazioa
Telefonoa: 943 21 38 37
Faxa: 943 31 62 89
Normativa
Apirilaren 29ko 28/2008 Foru Dekretua
, Gizarte Politikarako Departamentuko enplegu programen oinarri arautzaileak ontzat ematen dituena.
Araudia
Zerbitzu hauen inguruko informazio gehiago hemen 
Interneteko sarbidea
www.sarbideak.net 