Departamentuak eskaintzen dituen hainbat zerbitzu

SARBIDEAK

(itzuli)

SARBIDE prestakuntza

Zerbitzua

«SARBIDE prestakuntza» prestakuntza eta enplegu programa.

Deskripzioa

Programak enplegagarritasuna eta lan-munduratzea sustatzen du; informazioa/orientazioa, jardungo diren sektoreari buruzko prestakuntza espezifikoa eta bakoitzaren ibilbidearen araberako lan-praktikak jasotzen dituen ekimen integral baten bitartez.

Hartzaileak

  1. Langabezian dauden emakumeak
  2. Epe luzeko langabeak.
  3. Lehen lanaren bila dabiltzan gazteak
  4. 40 urtetik gorako langabeak.
  5. Pertsona ezgaituak
  6. Gizarte bazterkeria jasateko arrisku larrian dauden pertsonak.

Eskakizunak

Eskatzaile guztiek euskal orientazio zerbitzuren batera jo beharko dute dagokien egokitasun-txostena lortzearren.

Eskaera epea

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Ebazteko epea

Ebazpena emateko eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabete izango dira, eskabideak aurkezteko muga-egunetik hasita.

Jaso beharreko dokumentazioa

Administrazioaren isiltasunak dituen ondorioak

Gehieneko epea gaindituta berariazko ebazpenik ez balitz emango ez eta jakinaraziko ere, administrazio-isiltasuna ezesletzat joko da.

Informazio osagarria

Praktikak

Bat eta hiru hilabete bitarteko lan praktikak egiteko aukera, edozein enpresatan.

Zerbitzuaren kudeaketa

Programa txertatzeko kreditu birtualaren bidez kudeatzen da
Eskabidea onartutakoan, Egokilanek kontu birtualera sartzeko kode bat bidaliko du, baita posta kontu bat eta erabilera eskuliburu bat ere. Baliabide horiei esker, eskaintzen diren prestakuntza ikastaroetan matrikulatu ahalko da (matrikula ordaindu ere bai), horretarako ezarriko diren epeen barruan. Kreditu honek 1.750 euroko balioa du (handitu daiteke)

Zerbitzu osagarriak

  • Kanguras: Programan parte hartzen dutenek zerbitzu hau eskatzeko aukera izango dute, haien seme-alabak zaindu ditzaten.
    InformazioOrrialdea leiho berrian ikusi gehiago jaso nahi baduzu egin klik hemen Orrialdea leiho berrian ikusi
  • Garraiorako laguntzak: ikastaroren bat bere herritik kanpo egin behar duen ikasle orok garraio publikorako diru-laguntza jaso ahalko du.

Ordainketak

Prestakuntzagatiko ordainketak prestakuntza ekintzak burutzen dituzten erakundeei egingo zaizkie zuzenean.

Praktiken kostua segimenduaz arduratzen den erakundeari transferituko zaio hilero eta ikasleari 90 euro ordainduko zaizkio hilero dieta moduan.

Informazioa

Telefonoa: 943 21 38 37
Faxa: 943 31 62 89

Araudia

Apirilaren 29ko 28/2008 Foru Dekretua Orrialdea leiho berrian ikusi, Gizarte Politikarako Departamentuko enplegu programen oinarri arautzaileak ontzat ematen dituena
2008ko maiatzaren 6ko Diputatuen Kontseiluaren Hitzarmena Orrialdea leiho berrian ikusi, 2008rako Gizarte Politikarako Departamenduko enplegu programei dagozkien diru-laguntzei buruzkoa.

Sarbidea

Eskabidea Enplegurako Euskal Orientazio Zerbitzuaren (EEOZ) bidez egingo da.
Zerbitzu hauen inguruko informazio gehiago hemenOrrialdea leiho berrian ikusi

Interneteko sarbidea

www.sarbideak.net Orrialdea leiho berrian ikusi

© 2008 Gizarte Politikako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia Lege-informazioa