Departamentuak eskaintzen dituen hainbat zerbitzu

Personas exreclusas

(itzuli)

Zerbitzua

Preso ohiei laguntzeko programa.

Azalpena

Ayuda a la integración social de personas exreclusas en la sociedad una vez abandonada su situación anterior.

Hartzaileak

Preso ohiak, batez ere Martutenen egondakoak.

Betebeharrak

  1. Gipuzkoako edozein udalerritan erroldatuta egotea, gutxienez, eskaera egunaren aurreko azken 12 hilabeteetan. Baldintza hori ez da beharrezko izango Gipuzkoan jaio edo eskaera egin aurreko 10 urtean gutxienez 24 hilabete bizi izan direlarik, familia elkarbiltzeko edo izaera sozialeko arrazoiak zuritzen dituzten pertsonentzat.
  2. Bere osasun egoeran ez azaltzea osasun erakundeetan zaintza jarraitua behar duenik, ez eta osasun publikoko neurririk hartu behar denik ere.
  3. Gizarteratze Zentroko Barne Araudiaren arabera zigortua izana ez izatea arau-hauste larriagatik azken bi urteetan eta arau-hauste oso larriagatik azken urtean.
  4. Zentroko elkarbizitza larriki eragotzi dezakeen portaera-nahasmendurik ez izatea.

Eskaera epea

Aurkeztu behar diren agiriak

Ondoko agiriak erantsi behar zaizkio eskaerari:

  1. Nortasun Agiriaren fotokopia.
  2. Diru-sarreren aitorpena, halakorik bada.
  3. Inprimaki arautua.
  4. Medikuaren txostena.

Erabakitzeko epea

Sei hilabeteko gehieneko epea.

Jasoko diren agiriak

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Organo eskudunak berariazko ebazpena hartu gabe iragaten bada ebazpen epea, eskaera ezetsitzat joko da.

Informazio osagarria

Bizilekua. Aldi baterako eta mugatua, espetxetik irten eta gero egoera berrira egokitzen eta gizartean txertatzen laguntzeko.

Prozedurak

  1. Zerbitzuez baliatzeko lehendabizi interesatuak edo haren legezko ordezkariak eskaera egin behar du horretarako dauden inprimakietan.
  2. Eskaerak eskatzailea bizi den herriko Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan aurkeztu behar dira.
  3. Interesatuak ezin dionean legezko ordezkariak aurkeztutako eskaerari bere adostasuna eman balio juridikoa izateko moduan, eskaerari epaitegiaren baimena erantsi behar zaio.

Araudia

  • 2002ko azaroaren 5eko 58/2002 FORU DEKRETUA,Ver página en una nueva ventana gizartean baztertu edo marjinatu egoeran daudenak gizarteratzeko baliabideetara iristeko araudia ezartzen duena (126 zk. GAO, 2002ko azaroaren 14koa).
  • 2004ko hitzarmena Loiola-etxearekin.

Oharrak

Interneteko sarbidea

www.egokilan.net/euskera/insercion/insercion_atencion_personasexreclusas.asp - exreclusas Ver página en una nueva ventana

© 2008 Gizarte Politikako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia Lege-informazioa