Departamentuak eskaintzen dituen hainbat zerbitzu

Toxikomanoak

(volver)

Azalpena

Bitartekaritzako programa drogazaletasuneko arazoak dituztenei laguntzeko. Ekimenak: familian esku-hartzea, harrera eta balorazioa, gizarteratze zentroak.

Hartzaileak

Zenbait substantzietarako zaletasuna duten pertsonak. Substantzien adibide batzuk: heroina, kokaina, droga sintetikoak, kanabisa, alkohola eta tabakoa.

Betebeharrak

  1. Gipuzkoako edozein udalerritan erroldatuta egotea, gutxienez, eskaera egunaren aurreko azken 12 hilabeteetan. Baldintza hori ez da beharrezko izango Gipuzkoan jaio edo eskaera egin aurreko 10 urtean gutxienez 24 hilabete bizi izan direlarik, familia elkarbiltzeko edo izaera sozialeko arrazoiak zuritzen dituzten pertsonentzat.
  2. Bere osasun egoeran ez azaltzea osasun erakundeetan zaintza jarraitua behar duenik, ez eta osasun publikoko neurririk hartu behar denik ere.
  3. Gizarteratze Zentroko Barne Araudiaren arabera zigortua izana ez izatea arau-hauste larriagatik azken bi urteetan eta arau-hauste oso larriagatik azken urtean.
  4. Zentroko elkarbizitza larriki eragotzi dezakeen portaera-nahasmendurik ez izatea

Eskaera epea

Aurkeztu behar diren agiriak

Ondoko agiriak erantsi behar zaizkio eskaerari:

  1. Nortasun Agiriaren fotokopia.
  2. Diru-sarreren aitorpena, halakorik bada.
  3. Inprimaki arautua.
  4. Medikuaren txostena.

Erabakitzeko epea

Eskaera onetsiz edo esetsiz ebazpen arrazoitua hartuko da sei hilabeteko gehieneko epean.

Jasoko diren agiriak

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Organo eskudunak berariazko ebazpena hartu gabe iragaten bada ebazpen epea, eskaera ezetsitzat joko da.

Pertsona horiei laguntza pertsonalizatua emateko programako zerbitzuak

  • Familian esku-hartzeko programa. Senideak prestatzea familiarteko toxikomanoaren egoerari aurre egin diezaioten eta adizio-substantzien kontsumoa nola kontrolatu jakin dezaten.
  • Drogazaleen Gizarteratze Psiko-sozialerako Arreta Zerbitzua (anbulatorioko laguntza). Informazio, orientabide eta laguntza pertsonalizatuak eskaini zaizkie.
  • Eskakizun gutxiko gaueko zentroak. Hamakak eskaintzen zaizkie gaua non igaro ez dakitenei.
  • Eguneko zentroak. Beren egoeraren balorazioa egingo zaie toxikomanoei, esku-hartzeko programa bat erabaki ahal izateko.
  • Segimendu pertsonalizatua. Segimendu pertsonalizatua, esku-hartze programan sartu direnena.
  • Larrialdiko harrera eta balorazioa. Epe motz batean (hilabete batean) ostatu eta mantenua eskaintzen zaizkie etxegabeei, bakoitzaren egoera diagnostikatu eta zein gizarte baliabide komeni zaion aztertu eta erabakitzeko.
  • Gizarteratze zentroak. Komunitate terapeutikoan parte hartu dutenentzako bizitokiak dira. Toxikoen mendekotasuna gainditzen ari direnen gizarteratzea bultzatu eta erraztea da helburua.
  • Nerabeen alorrean esku-hartzeko programa. Drogak kontsumitzearekin, beste portaera arriskugarri batzuekin eta eskola uztearekin lotura duten arazoei aurre egitea da helburua,  familiei orientabideak, berrikuspena eta laguntza eskainiz batez ere.

Prozedurak

Araudia

  • 2002ko azaroaren 5eko 58/2002 FORU DEKRETUA,Ver página en una nueva ventana gizartean baztertu edo marjinatu egoeran daudenak gizarteratzeko baliabideetara iristeko araudia ezartzen duena 216 zk. GAO, 2002ko azaroaren 14koa).
  • 2004ko hitzarmenak Izan Fundazioarekin eta AGIPAD erakundearekin.

Oharrak

Sarrera udaletako gizarte zerbitzuen bidez edo zuzenean Izan Fundazioaren eta AGIPAD erakundearen bidez.

Interneteko sarbidea

www.egokilan.net/euskera/insercion/insercion_atencion_personastoxicomanas.asp -toxicomanos Ver página en una nueva ventana

 

© 2008 Gizarte Politikako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia Lege-informazioa