Departamentuak eskaintzen dituen hainbat zerbitzu

Harrera-familiak prestatzeko eta hautatzeko zerbitzua

(itzuli)

Deskribapena

Programa honen xedea babes gabezia egoeran dauden adingabeak hartzen dituzten familiak prestatzea eta hautatzea da.
Egingo diren jarduerak:

  • Eskaera jasotzea eta orientatzea: familia-harrerarako eskaerak jasotzea eta familia-harrerari buruzko eta hautaketa-prozesuari buruzko informazioa ematea.
  • Harrera-familiak prestatzea eta hautatzea: prozesuak prestakuntza tailerra eta balorazio prozesua hartzen ditu barne. Horren ostean, ebaluazio-taldeak txosten bat egingo du, dagokion familia hartzaile izateko egokia den edo ez adieraziz.

Hartzaileak

Harrera-familia izateko eskaintzen diren familiak.

Eskakizunak

Gipuzkoako Lurralde Historikoan bizi diren pertsonak edo familiak, adin nagusikoak, honako baldintza hauek betetzen dituztenak:

  1. Motibazio solidarioa
  2. Prest egotea.
  3. Familiako kide guztien adostasun osoa.
  4. Hartuko den adingabearen nortasuna eta familia onartzea.
  5. Profesionalen eta babesa eskaintzen duen erakundearen esku-hartzea onartzea.

Eskatzeko epea

Urte osoa.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Harrera-familiak prestatzeko eta hautatzeko zerbitzura jotzea.
Prestatzeko eta hautatzeko zerbitzuak emandako eskaera-orria betetzea, balorazio prozesua hasi nahi izanez gero.

Informazioa jasotzeko tokia:

LAUKA Familia eta Komunitate Azterketa eta Esku Hartzeetarako Zentroa
Amezketa k. 19, behegaina D
20010 Donostia–San Sebastián
Tel.: 943 457 740
lauka@correo.cop.es

Informazio gehiago
Umeen, Nerabeen eta Gazteen Zerbitzua
Zarategi pas. 99
20015 Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 112 522
Fax: 943 112 620
czurutuza@gipuzkoa.net

Araudia

3/2005 , Ver página en una nueva ventana Legea, otsailaren 18koa, haurrak eta nerabeak babesteari buruzkoa (2005eko martxoaren 30eko EHAA, 59. zk.)

Interneteko sarbidea

 

© 2008 Gizarte Politikako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia Lege-informazioa