Departamentuak eskaintzan dituen hainbat zerbitzu

BBE MENDEKOTASUNAREN BALORAZIOA

(itzuli)

Deskribapena

  • 39/2006 Legeak, Mendekotasun egoeran dauden Pertsonen Autonomia Pertsonala eta Laguntza Sustatzekoak, Estatu osorako baremo bakarra aurreikusten du mendekotasun egoera eta bere zorroztasuna zehazte aldera.
  • Hiru urte baino gutxiagoko pertsonen kasuan, baremo horri BBE deritzo (Berariazko Balorazio Eskala).
  • Zerbitzu honen xedea BBE baremoa aplikatzea da, mendekotasun-egoera eta bere larritasun-maila zehazte aldera.
  • Horri esker, mendekotasuna duten hiru urte baino gutxiagoko pertsonek zerbitzuak eta diru-laguntzak jaso ditzakete.

Hartzaileak:

Hiru urte baino gutxiagoko pertsonak, ustez mendekotasun-egoeran daudenak.

Eskakizunak:

  1. Gipuzkoako Lurralde Historikoan bizitzea (erroldatuta egotea). Hala ere, mendekotasuna izanez gero, beste eskakizun espezifiko batzuk bete beharko dira, hala dagokionean, zerbitzuak eta prestazioak jasotzeko (legezko egoitza, gutxieneko erroldatze-antzinatasuna eta abar). Haur horien zaintzaren ardura dutenek bete beharko dituzte baldintza horiek, espezifikoak, hala dagokionean.
  2. Urritasun edota ezgaitasunen bat izatea eta, ondorioz, beste pertsona baten laguntza behar izatea eguneroko jarduerak garatzeko, hala nola: elikadura, higienea, etxean edota etxetik kanpo lekualdatzea, osasuna zaintzea... bere adineko haur batentzako espero litekeena baino hein handiagoan.

Eskatzeko epea

Urte osoa.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Derrigorrezkoak:
    • Osasun-txostena, eredu ofizialaren araberakoa (Eranskina). Hala ere, denbora luzez ospitaleratutako haurren kasuan, ez da osasun-txostenik aurkeztu behar.
    • Nortasuna egiaztatzen duen agiria.
  • Nahi izanez gero:
    • Beste osasun-txosten batzuk (medikoak, psikologikoak, psikiatrikoak...), litekeen mendekotasuna eragiten duten urritasunei edo gaixotasunei buruzko xehetasun gehiago eskaintzen dituztenak.

Eskaera izapidetzen duen udalak berak egiaztatuko du erroldatzea; hortaz, ez da erroldatze-ziurtagiririk behar.

Aurkezteko tokia:

Interesa duen pertsona erroldatuta dagoen udala (oinarrizko gizarte-zerbitzuak).

Plazo de resolución:

  • Gehieneko epea: 3 hilabete (30/1992 Legea).
  • Batez besteko epea bi hilabetekoa da, udalean eskaera egiten denetik emaitza jasotzen denera arte.

Administrazioaren isiltasunak dituen ondorioak:

Positiboa? (30/1992 Legearen arabera).

Informazio osagarria:

  1. Balorazioa sei hilero berrikusi beharko da: jaiotakoan, 6 hilabeterekin, 12rekin, 18rekin, 24rekin, 30ekin. 36 hilabete betetakoan, hala dagokionean, berriz berrikusi beharko da, baina MBB eskalan.
  2. Mendekotasun-egoera onartzeak hainbat zerbitzu, prestazio eta onura jasotzeko eskubidea sor dezake:
    • Etxez etxeko laguntza zerbitzua.
    • Familien barruko zaintzarako diru-laguntzak.
    • Amatasunagatiko atsedena luzatzea.

Informazio gehiago:

Gizarte Zerbitzuetako Laguntza eta Sarrera Zerbitzua.
Mendekotasuna Baloratzeko eta Orientabiderako Atala.
Zarategi pas 99 - Txara 2 eraikina.
20.015 DONOSTIA.
Tel.:     943 112 532
Fax.:    943 113 173
e-mail: vcordobes@gipuzkoa.net

Arautegia:

  • Abenduaren 14ko 39/2006 Legea, Mendekotasun egoeran dauden Pertsonen Autonomia Pertsonala eta Laguntza Sustatzeari buruzkoa (BOE 299. zk., 2006ko abenduaren 15ekoa).
  • Apirilaren 20ko 504/2007 Errege Dekretua, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezarritako mendetasunen bat duten pertsonen egoera baloratzeko baremazioa onartzen duena (BOE 96. zk., 2007ko apirilaren 21ekoa).
  • Apirilaren 20ko 504/2007 Errege Dekretuaren akats-zuzenketa (BOE 119. zk., 2007ko maiatzaren 18koa).
  • Irailaren 14ko 1198/2007 Errege Dekretua, apirilaren 20ko 504/2007 Errege Dekretua aldatzen duena, amatasunagatiko atsedena arautuz haurra ezindua denean eta norbaiten beharraren onarpena arautuz doako pentsioetan (BOE 237. zk., 2007ko urriaren 3koa).

Interneteko sarbidea

http://www.gipuzkoa.net/DFG/index-c.html Ver página en una nueva ventana

 

 

© 2008 Gizarte politikako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia Lege-informazioa