Ezgaitasunaren kalifikazioa eta balorazioa
(itzuli)
Azalpena
BALORAZIOA.:
Ezgaitasun eta minusbaliotasun mailaren kalifikazioa egiten da Gipuzkoako Foru Aldundiari eskumen esklusibo oso hau ematen dioten lege xedapenei jarraituz.
- Zer-nolako ezintasun maila duen
- Eguneroko oinarrizko gauzak egiteko beste pertsona baten beharra duen (ATP baremoa)
- Garraio publiko kolektiboa erabiltzeko zailtasunik duen (mugikortasun baremoa).
Ezgaitasunaren eta faktore sozial osagarrien balorazioa indarrean dauden araudiak ezarritako baremoak ezarriz egiten da, balorazio unitateko teknikariek emandako irizpen tekniko-fakultatiboen bidez.
ORIENTAZIOA:
Ezgaituen beharren araberako baliabide espezializatu eta komunitarioetarako orientazioa:
- Egoitza zerbitzu espezializatuak.
- Eguneko jarduera.
- Laguntza goiztiarra.
- Aholkulari baten laguntza bere gauzak egin behar dituenean, edota ingurukoekin harremanetan egon behar duenean.
Hartzaileak
Betebeharrak
- Urritasun edo/eta ezgaitasunen bat izatea.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoan bizitzea. Horiez gain, atzerrian bizi arren, azken egoitza Gipuzkoan izan dutela egiaztatzen dutenek ere eska dezakete.
Eskaera epea
Aurkeztu behar diren agiriak
- Minusbaliotasun maila aitortzeko agiria, behar bezala beteta.
- Interesatua bizi den udalerriko Gizarte Laneko Unitateko gizarte langileak egindako txostena.
- Medikuaren, psikologoaren edo pedagogoaren txosten eguneratua.
- Alegazioen oinarri izango diren egungo azterketa probak.
d) Aurkezteko lekua:
- Eskaera eta aurkeztu beharreko agiriak interesatua bizi den udalerriko Gizarte Laneko Unitatera eraman behar dira.
Erabakitzeko epea
- 3 hillabete gora-beherako epea
Jasoko diren agiriak
- Ebazpena, minusbaliotasun maila aitortzen duena eta beste pertsona baten beharra neurtzen duen baremoan eta/edo mugikortasunekoan ateratako puntuazioa ezartzen duena.
Informazio osagarria
- e) Minusbaliotasun maila hori berrikusi egin ahal izango da, larritu edo hobetzen bada edota diagnostikoa egiterakoan akatsen bat gertatzen bada.
- f) Minusbaliotasun maila eta dagozkion baremoak aitortzeak hainbat abantaila izateko aukera ematen dute:
PRESTAZIOAK-ONURAK EZGAITASUNAGATIK
IZAERA EKONOMIKOKO PRESTAZIOAK:
GIZARTE ONGIZATEKO FONDOA
- Eskatutako gutxienekoa %45eko ezintasun funtzionala
- 8 puntu edo gehiago lana aurkitzeko zailtasun baremoan
- 16-64 urte bitartekoa izatea.
- Kontuan hartzen dira eskatzailearen eta familia unitatearen diru sarrerak eta beste baldintza batzuk
KOTIZATU GABEKOEN BALIAEZINTASUN PENTSIOA:
- Eskatutako gutxienekoa %65
- 18-64 urte bitartekoa izatea.
- · Kontuan hartzen dira eskatzailearen eta familia unitatearen diru sarrerak eta beste baldintza batzuk
KOTIZATU GABEKOEN BALIAEZINTASUN PENTSIOA BESTE BATZUEN LAGUNTZAKO OSAGARRIAREKIN::
- Eskatutako gutxienekoa %75
- 15 puntu edo gehiago beste batzuen laguntzako baremoan
- Kontuan hartzen dira eskatzailearen eta familia unitatearen diru sarrerak eta beste baldintza batzuk
BANAKAKO DIRU LAGUNTZA (BDL)
- Onuradunentzat eta FBS, MGL eta KGP
- Familia unitatea ezin da izan oinarrizko errentaren onuradun
- Beste baldintza batzuk hartzen dira kontuan
URTEKO OSAGARRIA KOTIZATU GABEKOEN PENTSIOEN TITULARRENTZAT ALOKATUTAKO ETXEBIZITZAN BIZI DIRENENTZAT:
- Kotizatu Gabekoen Pentsioen onuradunentzat
- Jabetzako etxebizitzarik ez dutenentzat
- Etxebizitza errentan dutenentzat, ohiko etxebizitza errentan hartutako etxebizitza hori denean
SEME-ALABA BAKOITZAGATIK GIZARTE SEGURANTZAK EMANDAKO PRESTAZIOA:
- Ez dira kontuan hartzen familia unitatearen diru sarrerak.
- 18 urte baino gutxiago dutenentzat eskatutako gutxienekoa %33 da
- 18 urte baino gehiago dutenentzat eskatutako gutxienekoa %65 da (kasu hauetan ezintasun maila %75ekoa bada eta 15 puntu edo gehiago baditu beste batzuen laguntzako baremoan prestazio horren osagarria eskura dezake).
HIGIKORTASUN LAGUNTZA ETA GARRAIO GASTUETARAKO LAGUNTZA:
- Eskatutako gutxienekoa %33
- 7 puntu edo gehiago higikortasun baremoan
- Gutxienez 3 urte
- Kontuan hartzen dira eskatzailearen eta familia unitatearen diru sarrerak eta beste baldintza batzuk
OSASUN ETA FARMAZIA LAGUNTZA DOHAINIK:
- Eskatutako gutxienekoa %33
- Eskubiderik ez izatea, titular edo onuradun giza, Gizarte Segurantzako osasun prestaziorik jasotzeko.
PFEZ: KENKARIAK
Kenkariaren zenbatekoa ondorengo mailen araberakoa izango da:
- %33koa edo handiagoa eta %65etik beherakoa
- %65ekoa edo handiagoa
- %75ekoa edo handiagoa eta beste batzuen laguntzako baremoan (ATP) 15 eta 39 puntu bitartekoa
- %75ekoa edo handiagoa eta 40 puntu edo gehiago beste batzuen laguntzako baremoan (ATP)
LAN ETEKINEN HOBARIA:
Hobariaren zenbatekoa ondorengo mailen araberakoa izango da:
- %33koa edo handiagoa eta %65etik beherako ezintasun maila duten langileentzat
- %33koa edo handiagoa eta %65etik beherako ezintasun maila eta higikortasun baremoan 7 puntu edo gehiago dituzten langileentzat (kenkaria %250)
- %65 baino gehiagoko maila duten langileentzat (kenkaria %250)
KENKARIA AUTOA EROSTEAGATIK:
- Ibilgailuen Matrikulazio Zergatik salbuetsita: eskatutako gutxienekoa %33
- BEZaren kenkaria: Eskatutako gutxienekoa %33 eta 7 puntu edo gehiago higikortasun baremoan
ZIRKULAZIOAREN GAINEKO UDAL ZERGATIK SALBUETSITA:
- Eskatutako gutxienekoa %33
- Beste baldintza batzuk Udalaren arautegiaren arabera
IZAERA EKONOMIKO GABEKO ONURAK
IBILGAILUAK APARKATZEKO ERRESERBA IRAUNKORRA:
- Eskatutako gutxienekoa %33 eta 7 puntu edo gehiago higikortasun baremoan
- Beste baldintza batzuk Udalaren arautegiaren arabera
EUSKO JAURLARITZAREN APARKAMENDU TXARTELA:
- Gutxienez 3 urte
- 7 puntu edo gehiago higikortasun baremoan
TAXI-BONOA:
- Hamabi (12) urtetik gora edukitzea.
- 10 puntu edo gehiago higikortasun baremoan
- Kontuan hartzen dira eskatzailearen eta familia unitatearen diru sarrerak eta beste baldintza batzuk
ENPLEGUA:
- Enplegu zentro bereziko langile izateko eskatutako gutxienekoa %33 da, Administrazio Publikoan eta kontratazioan hobariak eta laguntzak eskuratu nahi dituzten enpresa pribatuetan ezintasuna duten pertsonentzat gordetako plazak.
ZENTRO OKUPAZIONALA:
- Eskatutako gutxienekoa %33
- Gutxienez 18 urte
- Balorazioko taldearen txosten orientagarria..
EGUNEKO ZENTROA:
- Eskatutako gutxienekoa %33
- Gutxienez 18 urte
- Balorazioko taldearen txosten orientagarria.
EGOITZA ZERBITZUA:
- Eskatutako gutxienekoa %33
- Balorazioko taldearen txosten orientagarria.
ESTIMULAZIO GOIZTIARRA EDO LAGUNTZA GOIZTIARRA:
- Eskatutako gutxienekoa %33
- 3 urte baino gutxiago edukitzea
- Balorazioko taldearen txosten orientagarria.
BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZA EGOKITUAREN ERRESERBA ( SUSTAPEN PUBLIKOA EDO PRIBATUA):
- Eskatutako gutxienekoa %33 eta 7 puntu higikortasun baremoan
- Beste baldintza batzuk hartzen dira kontuan
EUSKO JAURLARITZAREN ETXEBIZITZARAKO LAGUNTZAK:
- Etxebizitzak eta sarrerak egokitzeko laguntzak, eta baita Babes Ofizialeko Etxebizitzak eta etxebizitza sozialak erostekoak ere. Halaber, etxebizitza libreak, berriak edo bigarren eskukoak, egokituak edo egokitu gabekoak, erosteko laguntzak ezartzen dira.
- Eskatutako gutxienekoa %33 eta 7 puntu higikortasun baremoan
- Beste baldintza batzuk hartzen dira kontuan
DIRU LAGUNTZA JAIOTZA EDO ADOPZIOAGATIK:
- Eskatutako gutxienekoa %33
FAMILIA UGARIAREN TXARTELA:
- %33ko edo gehiagoko ezintasun maila duen umea bi ume bezala konputatzen da familia ugariaren kalifikaziorako
LAGUNTZA PRODUKTUAK (Lehen laguntza teknikoak):
- Eskatutako gutxienekoa %33
- Foru Aldundiaren banakako laguntzen planean ezarritako beste baldintza batzuk
OPOR, AISIALDI ETA ASTIALDIRAKO PROGRAMAK:
- Eskatutako gutxienekoa %33
DESKONTUAK KULTURA, KIROL ASTIALDI ETA ABARREKO EKINTZETAN :
HEZKUNTZA:
- Eskatutako gutxienekoa %33 da bekak jasotzeko, eta ikasketa, garraio, gelako laguntzaile eta abarretarako laguntzak izateko.
GARRAIO PUBLIKOA:
Garraio konpainiaren araberako onurak Interes orokorrekoak direnen artean bi aipatuko ditugu:
- Eusko-Tren: eskatutako gutxienekoa %65
- Renfe: eskatutako gutxienekoa %65
Argibide gehiago:
Gizarte Zerbitzuetako Laguntza eta Sarrera Zerbitzua
Ezgaitasunaren Balorazio, Orientazio eta Kalifikazio Unitatea
TXARA 2 eraikina
Zarategi pas, 99
20015 Donostia
Tel.: 943 112 611.
FAX: 943 112 666
E-Mail: iirazusta@gipuzkoa.net
Informazioa eskuratzeko beste leku batzuk:
Udaletako oinarrizko gizarte zerbitzuak
Araudia
1971/1999 ERREGE DEKRETUA, 1999ko abenduaren 23koa, ezintasun maila aitortu, deklaratu eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa. (. (BOE, 22. Zenbakia, 2000-01-26koa eta BOE, 62. Zenbakia 2000-03-13koa) 
Interneteko sarbidea
http://www.gipuzkoa.net/DFG/index.html 