Harrera familiak
(itzuli)
Azalpena
Harrera familien programa ondorengoan datza: familiek edo bakarrik bizi diren pertsonek beren etxeetan beraiekin inolako ahaidetasunik ez duten eta beren borondatez hala eskatzen duten adineko ezinduak edo pertsona ezgaituak hartzea, eta familia batean ohikoak diren eta espero litezkeen maila eta kalitateko arreta eta zaintza eskaintzea.
Hartzaileak
Adineko ezinduak eta ezgaitasunak dituzten pertsonak.
Betebeharrak
- Gipuzkoako edozein udalerritan erroldatuta egotea eskaera egin aurreko bi urtetan gutxienez.
- Adinez nagusia izatea.
- 60 urtetik gorako pertsonen kasuan, ezindutzat hartuta egotea indarrean dagoen balorazio eskalaren arabera.
- Famili harrera baliabiderik egokiena izatea.
- Bigarren mailarainoko odol edo ezkontza ahaidetasunik ez izatea hartua izateko eskaera egin duen familiako erreferentziazko pertsonarekin.
Eskaera epea
Urte guztia..
Aurkeztu behar diren agiriak
- Eskaera eredua.
- NAren fotokopia.
- Diru sarreren egiaztagiria.
Erabakitzeko epea
Gehienez ere 6 hilabete.
Jasoko diren agiriak
- Ebazpena.
- Ostatu eta laguntza kontratua harrera familiarentzat.
Isiltasun administratiboaren ondorioak
Ukatzea
Informazio osagarria
Etxean hartzen den pertsonak urteko bere diru sarreren %75a jarriko du eta Gizarte Politikarako Departamentuak kopuru horren eta harrera familiak gehienez ere jaso behar duen kopuruaren arteko aldea jarriko du. Nolanahi ere, familian hartutakoak hilean gutxienez Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoaren %50a bere esku izan beharko du.
Argibide gehiago:
Gizarte Zerbitzuetako Laguntza eta Sarrera Zerbitzua
Etxeko Programen Laguntzako Atala
TXARA 2 eraikina.
Zarategi pasealekua.
Tel.: 943 112 544
Fax: 943 112 625
E-mail: imaiora@gipuzkoa.net
Araudia
- 89/2004 FORU DEKRETUA,
adineko ezinduentzako eta pertsona ezgaituentzako harrera familien programa arautzen duena (GAO 228. zkia, 2004/11/26)
- Urriaren 30eko 764/2006 FORU AGINDUA,
2006. urterako etxebizitza partikularrean adineko pertsona ezindua hartu eta zaintzeko gastuak ordaintzeko emango diren diru laguntzen gehieneko zenbatekoak zehazten dituenaren (GAO 223 zkia. 2006/11/23)
- Mendekotasun egoeran diren adinekoak edo pertsona ezgaituak familietan hartzeko programaren 2007ko deialdia
(GAO 15 zkia. 2007/01/22)
Interneteko sarbidea