Departamentuak eskaintzan dituen hainbat zerbitzu

Ingurunea egokitzea eta laguntza teknikoak

(itzuli)

Azalpena

Zerbitzu honen helburua da pertsona ezgaituei edo ezinduei eguneroko jardueretan moldatzeko eta autonomo izateko behar duten laguntza ematea.

Laguntza teknikotzat hartzen da pertsona ezgaitu batek bere urritasun edo ezgaitasuna prebenitu, konpentsatu, arindu edo kentzeko erabiltzen duen produktu, tresna, ekipamendu edo sistema tekniko oro.

Kontzeptu horregatik honako laguntza hauek ematen dira:

  1. Mugitzeko laguntzak:: gurpildun aulki motorizatuak, gurpildun aulki bereziak, ibilgailua egokitzea, ibilgailua erostea, altzari egokituak, garbitu eta bainatzeko osagarriak, eskailerak igotzeko eta batetik bestera eramateko aparatuak.
  2. Irisgarritasuna: hobetzeko laguntzak: etxean sartzeko eta etxea egokitzeko.
  3. Komunikaziorako laguntzak: entzuteko protesiak, inguruaren kontroleko sistemak, beste pertsonekin komunikatzeko gailuak eta software nahiz hardware egokituak.

Zerbitzu honen bitartez jasotzen diren laguntza teknikoak bi eratakoak dira:

  • Berreskuragarriak: onuradunek eskutik eskura alda ditzaketenak eta leku batetik bestera eramateko garraio kostua besterik ez dutenak. Erabiltzailea ez da inoiz laguntza horien jabea izango, erabiltzeko eskubidea baino ez du. Jabea Gipuzkoako Foru Aldundia da eta sistema bat ezarriko du erabiltzeko moduan dagoen materiala eskatzen duten pertsonei uzteko, baldin eta horretarako aukera badago pertsona horien ezaugarriak eta baldintzak kontuan izanda .
  • Berreskuraezinak: beren ezaugarriengatik ezin daitezkeenak eskutik eskura aldatu eta, beraz, eskatzaile bakar batentzat edo, inoiz, aldi berean bat baino gehiagorentzat direnak. Laguntza tekniko berreskuragarriak erabiltzeko egin behar den obra zibila ere ez da berreskuragarria.

Hartzaileak

Gipuzkoan gutxienez bi urte aurretik erroldatuta dauden minusbaliatuak, edo “menpekotasuna duten pertsonak” bezala kontsideratuak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren balorazio eskalaren arabera.

Betebeharrak

Baldintza orokorrak:

  • Gipuzkoan erroldatuta egotea gutxienez bi urte lehenagotik.
  • %33ko edo gehiagoko minusbaliotasun maila izatea edo “adineko pertsona eta menpekotasuna duena” bezala kontsideratuta izatea Gipuzkoako Foru aldundiaren arabera.
  • Laguntzak 180 euro baino gehiagoko kostua izan behar du.
  • Kontzeptu bera dela eta laguntza teknikorik jaso ez izatea azken 6 urteetan, entzuteko protesiak direnean izan ezik. Hala ere, Gizarte Politikarako Departamentuak kasu jakin batzuk aztertuko ditu.

Laguntza berreskuraezinak eskatzen dituztenek bete beharrekoak :

  • Eskatzailearen diru sarrerek eta elkarbizitza unitatekoek 2. eranskineko diru sarreren taulan adierazitako mugen barruan egon behar dute.

Eskatutako laguntzaren arabera:

  • Ibilgailua eskuratu eta egokitzeko, eta etxerako irisgarritasuna lortzeko, mugikortasun baremoko 7 puntu edo gehiago behar dira.
  • Entzuteko protesiak eskuratzeko eskatzaileak 16 urtetik gorakoak izan behar du eta 50 Db baino gehiagoko aldebiko hipoakusia izan. Halakoetan eskatzaileen diru sarrerak bakarrik hartuko dira kontuan.

Eskaera epea

Eskaerak edozein unetan aurkez daitezke baina, jarduera, obra edo dena delakoa erosi baino lehen beti ere.

Eskaerak eskatzailea bizi den herriko oinarrizko gizarte zerbitzuetan aurkeztu behar dira.

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskaera aurkezteko

Agiri orokorrak:

  • Laguntza teknikoen eskaera orria.
  • Eskatzen den horren aurrekontu zehatza eta xehatua (bainugelan egokitze lanak egiteko, eskera eredu ofiziala aurkeztu behar da): IV. eranskina)
  • III. eranskina – Eskaeraren osagarria.
  • Laguntza berreskuraezinak direnean: Eskatzailearen datu ekonomikoak:
    • Aurreko urteko errenta aitorpena.
    • Errenta aitorpena egin beharrik ez dutenek: horren ziurtagiria eta pentsioen eta/edo laneko irabazien ziurtagiriak.

Agiri bereziak, laguntza motaren arabera:

  • Aulki berezi motorizatuak: eskaeraren kopia eta Osakidetzaren ebazpena.
  • Erosi eta egokitzea pertsona ezgaituak gida dezan: eskatzailearen gida baimenaren fotokopia konpultsatua eta eskatzailearen izenean dagoen Ibilgailua ibilgailuaren dokumentazioaren fotokopia konpultsatua (ibilgailua egokitzeko)
  • Ibilgailua erosi eta egokitzea pertsona ezinduak gida dezan: eskatzailearen ordezkariaren gida baimenaren fotokopia konpultsatua eta eskatzailearen ordezkariaren izenean dagoen ibilgailuaren dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
  • Audiofonoak: mediku txostena, entzuteko protesiak behar dituela egiaztatzen duena

Diru laguntzak ordaintzeko

Laguntza emango zaiola xedatzen duen ebazpena jaso ondoren:

  • Fakturak aurkeztu behar dira, gehienez ere, 3 hilabeteko epean.
  • Laguntza berreskuragarrietarako, gainera, hartu dela adierazten duen agiria eta laguntza hori itzultzeko konpromisoa hartzen dela egiaztatzen duena bidali behar dira.

Erabakitzeko epea

3 hilabete.

Jasoko diren agiriak

Eskatzaileari ebazpenaren berri ematen duen eskutitza bidaliko zaio etxera, honako datu hauen berri emanez:

  • Diru laguntza eman edo ukatu egin den.
  • Onuraduna zein den.
  • Diru laguntzaren xede zehatza, emandako diru laguntzaren zenbatekoa eta ordaintzeko era.
  • Laguntza ukatzeko arrazoia, eskaera ezetsi bada.
  • Emandako diru laguntzak zuritzeko era eta epea.
  • Diru laguntzaren xedea beteko dela bermatzeko egokitzat joko dituen beste edozein betebehar.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Ukatzea

Informazio osagarria

Baremo ekonomikoak kalkulatzeko honako datu hauek hartuko dira kontuan:

  • Eskatzailearen eta elkarbizitza unitatearen diru sarrerak, hau da, etxe berean bizi diren eta bertan erroldatuta dauden lehen mailako senitartekoak (ezkontidea, izatezko bikotea edo ezkontidearen antzeko ezaugarriak dituena, eta elkarbizitzako unitatekoak bezala legeek onartutako beste kideak).
  • Errenta aitorpenean Oinarri Likidagarri Orokorra kontuan hartuko da.
  • Urteko pentsioa kalkulatzeko, hilekoak hartuko dira oinarritzat.

Diru laguntzen gehieneko kopurua:

  • Laguntza tekniko berreskuragarriak onartu eta une horretan biltokian halakorik ez badago Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrekontuan adierazitakoaren %100 ordainduko du.
  • 7. Laguntza tekniko berreskuraezinen kostua Gizarte Politikarako Departamentuak eta onuradunak batera ordainduko dituzte, II. Eranskinean, ekainak 2ko 383/2005 Foru Agindua ezarritako baremoei jarraituz. Baremo hori aplikatzeko orduan, gehieneko zenbatekotzat 4.025 euro hartuko da, ondoko kasuetan izan ezik:
  • Ibilgailua ezinduak berak erabiltzeko egokitzeko: 1.858 €, gehienez ere.
  • Ibilgailua pertsona ezinduen garraio pribaturako egokitzeko:
    • Ainguratzeko sistemak: 465 €
    • Ibilgailura igotzeko sistemak: 4.025 €
    • Ibilgailua erosteko: 2.012 €
    • Entzuteko protesiak: 1.032 € audiofono parea erosteko.

Ebazpena ezezkoa bada hilabeteko epea dago errekurtsoa aurkezteko.

Eskaerak aurkezteko tokia:

Udaletako oinarrizko gizarte zerbitzuak

Argibide gehiago:

Gizarte Zerbitzuetako Laguntza eta Sarrera Zerbitzua
Etxeko Laguntza Programa Atala
Sección de apoyo a programas en domicilio
TXARA II eraikina
Zarategi pasealekua, 99
20015 Donostia

Prozedurak

Ez dago.

Araudia

  • 11/2004 FORU DEKRETUA,Ver página en una nueva ventana 2004ko otsailaren 24koa, ezintasuna edo mendekotasuna duten pertsonentzako banakako laguntzak arautzen dituena (GAO 39. zenbakia, 2004-02-27)
  • 383/2005 FORU AGINDUA, Ver página en una nueva ventanaEkainaren 2koa, laguntzen zenbatekoa eta berauek emateko baremoak aldatzen dituena (GAO 114. zenbakia, 2005-06-17)Ver página en una nueva ventana.
  • Ezinduei eta besteren beharra dutenei banakako laguntzak emateko 2007. ekitaldiko deialdia (2007ko urtarrilaren 22ko GAO 15 zk.). (2007ko urtarrilaren 22ko GAO 15 zk.). Ver página en una nueva ventana


Interneteko sarbidea

http://www.gipuzkoa.net/DFG/index.html Ver página en una nueva ventana.

 

© 2008 Gizarte politikako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia Lege-informazioa