Departamentuak eskaintzan dituen hainbat zerbitzu

Ezgaituentzako eguneko zentroak

(itzuli)

Azalpena

Eguneko zerbitzuak dira, irekiak eta polibalenteak, eta ezgaitasunak dituzten eta lan produktiboa egin ezin duten urritasun fisiko, psikiko edo sentsorialak dituzten pertsonak hartzen dituzte.

Lan munduan sartzeko arazo larriak dituzten pertsona ezgaituei eguneko zerbitzua eskaintzen diete.

Eguneko zentro gehienek honako zerbitzu hauek eskaintzen dituzte:

  1. Zentrotik etxera bitarteko garraioa.
  2. Bazkaria.
  3. Autonomia mailari eta soziabilitateari eusteko edo sustatzeko programa.
  4. Familiari laguntzeko eta gizarte laguntzako zerbitzua.

Hartzaileak

  • Ezgaitasunak dituzten pertsonak.
    • Ezgaitasun fisikoak dituztenak.
    • Ezgaitasun psikikoa eta adimenekoa duten pertsonak.
    • Buruko ezgaitasuna duten pertsonak.
    • Ezgaitasun mistoa duten pertsonak.

Betebeharrak

  • Minusbaliotasun maila %33 edo gehiagokoa aitortuta edukitzea.
  • Gipuzkoako udalerrietako batean erroldatuta egotea.
  • Gizarte Politikarako Departamentuko zerbitzu espezializatuetatik ezgaitasun jakin horretarako egokitzat jotzen den baliabidera bideratuta egotea.
  • 20 eta 60 urte bitartekoa izatea.
  • Mendekotasun balorazioa

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Gizarte Politikarako Departamentuak prestatutako eskaera eredu ofiziala, behar bezala beteta eta interesatuak berak, legezko ordezkariak edo izatezko zaintzaileak izenpetuta.
  • Interesatuaren NAren fotokopia edo, bestela, famili liburuarena.
  • Eskaera interesatua bera ez den beste norbaitek sinatzen badu, ordezkariaren NAren fotokopia eta legezko ordezkaritzaren edo izatezko zaintzailearen egiaztagiria.
  • Datu ekonomikoak

Documentación a recibir

Ebazpena, eguneko zentroan sartzea onartzen duena.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Ukatzea.

Eskaerak aurkezteko tokia:

Eskaera oinarrizko gizarte zerbitzuetan aurkeztu behar da.

Argibide gehiago:

Gizarte Zerbitzuetako Laguntza eta Sarrera Zerbitzua
Ezinduen Laguntzako Atala
TXARA-2
Zarategi pasealekua 99
20015 DONOSTIA
Pertsona ezgaituak
Email: ezapirain@gipuzkoa.net
Tlf: 943 112 581
Adimeneko gaixotasunak dituztenak.
Email: ezapirain@gipuzkoa.net
Tlf: 943 112 581
Fax: 943 112 625

Normativa

  • 257/1986 DEKRETUA,Ver página en una nueva ventana 1986ko azaroaren 18koa, ezinduentzako zerbitzu sozialei buruzkoa (EHAA 237. Zenbakia, 1986-12-01).
  • 85/1994 DEKRETUA, Ver página en una nueva ventana otsailaren 8koa, 257/1986 Dekretua aldatzen duena (EHAA, 44. zenbakia, 1994-03-04)

Interneteko sarbidea

http://www.gipuzkoa.net/DFG/index.html Ver página en una nueva ventana

 

© 2008 Gizarte politikako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia Lege-informazioa