Adineko ezinduentzako eguneko zentroak
(itzuli)
Azalpena:
Eguneko zentroak dira establezimendu batzuk programa jakin bat eskaintzen dutenak 60 urte baino gehiagoko 5 pertsona edo gehiago, eguneroko bizitzako jarduerak egiteko beste batzuen laguntza behar dutenak, banaka eta egunez zaintzeko, horretarako bereziki prestatutako leku eta instalazioetan, langile eta programa jakin batzuk bitarteko direla. Baldintza horiek betetzen dituzten adineko pertsonez gain, beren gorabehera pertsonal eta sozialak direla-eta talde horretakoekin parekatu daitezkeen beste pertsona batzuk ere onartzen dira eguneko zentroetan.
HELBURUAK:
- 1. Adineko ezinduek eta haien familiakoek bizi baldintza onak izan ditzaten sustatzea, batzuei zein besteei ahalik eta autonomiarik handiena eta bizi kalitatea onena bermatzea aldera.
- Adineko pertsona ezinduek beren ohiko ingurunean bizitzen jarraitzeko bitartekoak eskaintzea.
- Adineko ezinduek dituzten beharrei erantzutea autonomia maila ahalik eta handiena lortzeko programak bitarteko direla.
- Adineko horien familiei laguntza eta aholkuak eskaintzea etxean bizitzen jarrai dezaten eta zainketa lanak egiteko behar diren azalpenak ematea.
AUKERAK:
- ASTEGUNETAN: astelehenetik ostiralera
- EGUNERO: astelehenetik igandera, jaiegunak barne.
- ASTEBURUETAN: asteburuetan bakarrik
Hartzaileak
- 60 urtetik gorako pertsonak, familiarekin bizi direnak eta arrazoi fisikoak edo psikikoak direla eta eguneroko zereginak burutzeko ezintasun ertaina edo handia dutenak.
- 60 urtetik gorako pertsonak, bakarrik edo familiarekin bizi direnak, eguneroko oinarrizko zereginak edo instrumentalak burutzeko ezintasun maila apala dutenak eta hainbat arrazoi direla eta –adinekoak direlako, gizarte babesik ez dutelako, gaixotasunen bat dutelako- arrisku egoeran egon daitezkeenak.
- Oro har, ezingo dituzte eguneko zentroak erabili osasun laguntza jarraitua behar duten adinekoek ez eta elkarbizitza larriki galaraz dezakeen edo gainerako adinekoei arriskuak ekar diezazkiekeen portaera nahasmenduak dituztenek ere.
Betebeharrak
Eguneko zentroetara joateko eskaera egin nahi duten adineko pertsonek ondoko beharkizunak bete behar dituzte:
- 60 urte beteta edukitzea.
- Gipuzkoako edozein udalerritan erroldatuta egotea, gutxienez, eskaera eguna aurreko azken 24 hilabeteetan.
Baldintza hori ez dute bete beharrik izango Gipuzkoan jaio edo eskaera egin aurreko 10 urtean gutxienez 24 hilabete Gipuzkoan bizi eta familia elkarbiltzeko edo izaera sozialeko arrazoiak zuritzen dituzten pertsonek.
- Osasun egoerari dagokionez, ez izatea osasun erakundeetan zaintza jarraitua hartzeko beharrik, ez eta osasun publikoko neurriak hartzeko beharrik ere.
- Egoitzako elkarren arteko bizitza larriki galarazi dezakeen portaera nahasmendurik ez edukitzea, horrelako arazoak dituzten pertsonak zaintzeko berariaz prestatuta dauden zentroetan izan ezik.
- Adineko pertsona ezindutzat hartua izatea, Gizarte Politikarako Departamentuko autonomia/ezintasun maila baloratzeko eskalaren arabera.
Salbuespenez eta famili unitateak elkarrekin jarrai dezan, eska dezakete biek batera egoitzaren batera joatea, eskatzaileetako batek aurreko ataleko beharkizunak betetzen baditu eta bestea ondoko egoera hauetako batean badago:
- Ezkontidea bada edo izatezko bikotea osatzen badute eta elkarrekin bizi badira
- Bigarren mailarainoko ahaidea izatea eta baliabide horren beharrean egotea.
Egoitzara joan ondoren, aurreko artikuluan azaldutako beharkizunak betetzen dituen pertsonak egoiliar izaera galdu egiten badu, Gizarte Zerbitzuetarako Departamentuak eta pertsona hori bizi den herriko udalak haren laguntzailearen egoera aztertu eta dituen beharrei egoki erantzuteko dauden gizarte baliabideak eskainiko dizkiote.
Aurkeztu behar diren agiriak
Eskaera eredu ofiziala oinarrizko gizarte zerbitzuetan aurkeztu behar da honako agiri hauekin batera:
NAren fotokopia.
60 egun.
Jasoko diren agiriak
Jasoko diren agiriak
Ebazpena..
Isiltasun administratiboaren ondorioak
Ukatzea.
Aurkezteko lekua:
Eskaera oinarrizko gizarte zerbitzuetan aurkeztu behar da.
Argibide gehiago:
Gizarte Zerbitzuetako Laguntza eta Sarrera Zerbitzua
Ezinduen Laguntzako Atala
TXARA 2 eraikina
Zarategi pasealekua 99
20015 Donostia
Tel.: 943 112 533
Fax: 943 112 625
E-mail: evauribesalgo@gipuzkoa.net
Udaletako oinarrizko gizarte zerbitzuak
Gipuzkoako adinekoen eguneko zentroen gida. 2005eko azaroa.
Araudia
- 202/2000 DEKRETUA,
, 2000ko urriaren 17koa, adineko ezinduentzako eguneko zentroei buruzkoa. (EHAA 214. zenbakia, 2000-11-08)
- 20/2002 FORU DEKRETUA,
2002ko apirilaren 30ekoa, Gipuzkoako adineko pertsona ezinduentzako lekuak eskatu eta ematea arautzekoa. (GAO 84. zenbakia, 2002-05-08)
- 72/2000 FORU DEKRETUA,
2000ko uztailaren 18koa, adineko pertsona ezinduen ardura duten familiei laguntzeko Sendian Programa onesten duena. (GAO 142. zenbakia, 2000-07-27)
- 758/2002 FORU AGINDUA,
2002ko abenduaren 30ekoa, Sendian Programarekin loturiko zerbitzu eta prestazioen erabiltzaileen zenbait prezio, baremo ekonomiko eta ekarpen onesten dituena. (GAO 30. zenbakia, 2003-02-14)
Interneteko sarbidea
http://www.gipuzkoa.net/DFG/index.html 