Lanbide arteko gutxieneko soldatara iristeko pentsio-osagarria
Ez da pentsio berri bat. Eusko Jaurlaritzak autonomia erkidego honetako oinarrizko errentan (gizarte soldatan) egin duen aldaketa bat da. Udaletxeetan eskatzen da, eta foru aldundiek ebazten dute. Aldaketa honekin, pentsionista bat duten elkarbizitza unitateentzat, bermatutako minimoak lehen baino handiagoak dira. Ordainduko den osagarria unitateak kide kopuruaren arabera bermatua duen minimoaren eta dagoeneko dituen diru sarreren arteko aldea da.
Horrela, bada, Oinarrizko Errentaren eskakizunak bete behar dira. Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren portzentaje hauek bermatzen dira:
Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren portzentaje bermatuak
Elkarbizitza
unitateko kide kopurua |
Pentsionistadun
unitatea |
Pentsionistarik
gabeko unitatea |
1 |
%100 |
%88 |
2 |
%125 |
%113 |
3 |
%135 |
%123 |
> = 4 |
%135 |
%125 |
Lanbide arteko Gutxieneko Soldata osoa (%100) hamabi hilabetetan banatuta, 700 euro da.
Hori guztia indarrean dago 2008ko uztailaren 5ez gero. Baina 2009ko urtarrilaren 1etik hasita, pentsiodunek beren ezkontidearekin eta ekonomikoki beren kargu dituzten pertsonekin elkarbizitza unitate independente bat osatu ahal izango dute, nahiz eta etxe berean beste familiako batzuekin bizi.
Ohiko galderak:
- Bestelako diru sarrerak eta ondarea kontuan hartzen al dira?
Bai. Oinarrizko errentak gutxieneko diru sarrera batzuk bermatzen ditu; horregatik, pentsioari beste diru sarrera guztiak gehitzen zaizkio. Ondareak, berriz, ez du izan behar elkarbizitza unitate horri dagokion urteko oinarrizko errenta halako lau baino handiagoa. Ohiko etxebizitza ez da kontuan hartzen (aparteko balio handia dutenean besterik).
- Eskatu egin behar al da?
Oinarrizko errenta lehendik jasotzen zutenei automatikoki gehitu zitzaien zenbatekoa uztailetik bertatik hasita. Eskubidea duten beste guztiek eskatu egin behar dute. Adibidez, bakarrik bizi diren pentsiodunek edo haien ezkontideek 2009ko urtarrila arte itxoin gabe eska dezakete oinarrizko errenta berria, pertsona bakarra direnek urtean gehienez 8.400 euroko diru sarrerak badituzte, eta bi lagun direnek urtean gehienez 10.500 euroko sarrerak badituzte.
- Egoitzetan bizi diren pentsiodunek?
Ez dute oinarrizko errenta jasotzeko eskubiderik, beraz eduki ditzaketen diru sarrerak ez zaizkie osatuko.
- Ezkontide biak pentsiodunak direnean?
Elkarbizitza unitate bakarra osatuko dute beti; hortaz, ez zaie ziurtatzen lanbide arteko gutxieneko soldata bana. Bi lagun badira, goian aipatu bezala, lanbide arteko gutxieneko soldataren %125 bermatzen zaie (10.500 euro urtean).
(itzuli)