
Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere helburuen artean boluntariotza eta elkartegintza sustatzearena du, beti ere bere gizarte zibilaren aberastasun eta aniztasunagatik nabarmendu den lurralde batean.
Modu berean, Euskadiko Kutxak beti egin du kide den mundu kooperatiboaren berezko balore diren partaidetza eta lankidetzaren aldeko apostua, gure lurraldeko gizartea hobetzen laguntzen baitute.
Hamarkada bat baino gehiago daramate bi erakundeek arlo honetan lanean eta gipuzkoako hirugarren sektorea osatzen duten pertsona eta elkarteen ekarpen eta eskaintza azpimarratu nahi dute. Gizarte partaidetza balio handikoa da gure gizarterako, ongi jakina baita elkarteek erantzen dutela,XXI. mendeko gizartean, demokrazia eskola hoberenak.
Hau da 1995ean Gipuzkoako Foru Aldundiak Boluntariotza Saria sortzearen arrazoia. Hamairu urte hauetan zehar gizarte hobeago bat lortzearen alde lan egiten duten pertsona eta elkarteen ekarpena saritu nahi izan da. 2008. urtetik aurrera saria Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako sailak eta Euskadiko Kutxak babestua izango da, beraien lankidetzakidetzaren jarraipen bezala.
Gipuzkoako Foru Aldundiak zein Euskadiko Kutxak bereziki zainduko dute hautespen prozesuan saria emateko kriterioak objetibotasun eta zorroztasunarekin aplikatzen jarraituko direla. Zentzu honetan, epaimahaiaren osaketa ere garantia garrantzitsua da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskadiko Kutxak erakunde eta bertako kide guztiak animatu nahi ditu hamalaugarren deialdi honetan parte hartzera.
Ireki dokumentu osoa PDF formatuan ( Eskutitza eta Oinarriak ) (335 Kb)
Hautagaitza bat aurkez dezakezu formulario hau betez.