Departamentuak eskaintzen dituen hainbat zerbitzu
2010-03-09

ESTATUKO TEKNIKARIAK BILDU DIRA DONOSTIAN, MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO LAGUNTZA PRODUKTUEN KUDEAKETA HOBETZEKO

Gizarte Politikako Departamentuak Iproa foroaren urteko bilera koordinatzen du. Foru horretan elkartzen dira hainbat autonomia erkidegotako zentroak.

Gehiago ikusi >>>

irudia
2010-03-02

GFAren Krisiaren Aurkako Plana

Ikusteko hemen: http://www.gizartepolitika.net/archivos/publicaciones/2ardatzaKrisiarenAurkakoPlana.pdf

Gehiago ikusi >>>

irudia
2010-02-24

GIZARTERATZE GAIETAKO AHOLKU KONTSEILUA SORTU DA GIPUZKOAN

Gizarte Politikako Departamentuak bultzatuta, gizartean baztertuak izateko arriskua dutenen premiei hobeto erantzuteko ekintzak identifikatzeko helburuarekin

Gehiago ikusi >>>

2010-02-08

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK, GOI IKUSKARITZAKO DEKRETUAREKIN BIKOIZTASUNIK EZ SORTZEKO ETA ESKUMENIK EZ ZAPALTZEKO ESKATZEN DIO EUSKO JAURLARITZARI

Gizarte Politikako Departamentuaren eskakizuna: zerbitzuak legea bete dezala eta dekretua aztertzeko eta zuzentzeko aukera izan dezala Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoak.

Gehiago ikusi >>>

2010-01-27

ERRENTERIAK EGUNEKO ZENTRO BERRI BAT DAUKA, ADINEKO 40 LAGUNENTZAT

Maite Etxaniz foru diputatua buru zela egin da gaur inaugurazio ekitaldia

Gehiago ikusi >>>

irudia
2009-12-23

GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENDUKO IKUSKARITZA ZERBITZUAK ISO 9001 KALITATE ZIURTAGIRIA BERRITU DU BERRIZ ERE BESTE URTE BETERAKO

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamenduaren Ikuskaritza Zerbitzuak berritu egin du berriro ere ISO 9001 kalitate ziurtagiria, kreditatzen duena zerbitzua gai eta eraginkorra dela Gipuzkoako adinekoei, ezgaiei eta bakarrik diren adingabeei zuzendutako gizarte zerbitzuen erakundeak, zerbitzuak eta zentroak baimentzeko, homologatzeko eta ikuskatzeko jardueren kudeaketan. 1998an abian jarri zen Ikuskaritza atalak Aenorren ziurtagiria zortzigarren urtez jarraian jaso du. Kalitatearen estandar gorena lortu eta mantentzeko lanari ematen zaion aitorpena da.

Gehiago ikusi >>>

2009-12-03

BEHAR BIDASOAKO PRESIDENTEAK, AGUSTIN UGARTEK, 2009KO BOLUNTARIOTZA SARIA JASO DU

Behar Bidasoa gobernuz kanpoko erakundearen presidentea den Agustin Ugarte jaunak 2009ko Gipuzkoako Boluntariotza Saria jaso du gaur arratsaldean Gipuzkoako Diputatu Nagusi Markel Olanoren eskutik, gizarte hobeago baten alde gipuzkoar elkarte eta pertsonek egiten duten lanaren errekonozimendu bezala.

Gehiago ikusi >>>

irudia
2009-11-30

ASTELEHEN HONETAN DONOSTIAN, ADITUEK GIZARTE ZERBITZUEN ETORKIZUNEKO IRAUNKORTASUNARI BURUZ EZTABAIDATU DUTE

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako Departamentuak antolatutako jardunaldian,

Gehiago ikusi >>>

irudia
2009-11-27

Gurutze Gorriak Inmigrazio Zentro Integrala handitu du

Zentroak azkeneko urteetan bere jarduera ugaritu du. Bertan programa ezberdinen bitartez etorkinei laguntza eta orientabidea eskaintzen zaie.

Gehiago ikusi >>>

irudia
2009-11-26

BEHAR BIDASOA, 2009KO BOLUNTARIOEN SARIAREN IRABAZLE

Maite Etxaniz Gizarte Politikako diputatuak eta Koldo Aizpurua, Euskadiko Kutxako Gipuzkoako Lurralde Zuzendariak, gaur goizeko prentsaurrekoan, jakitera eman dute ezen sari hori, urtero ematen dena, Behar Bidasoa gobernuz kanpoko erakundeari eman zaiola hirugarren munduko zenbait herrialdetan 32 urtez egin duen boluntario lanarengatik.

Gehiago ikusi >>>

irudia
2009-11-25

ORDIZIAK BADU JADA EGUNEKO ZENTRO BERRI BAT ADINEKO 20 LAGUNENTZAT

Maite Etxaniz foru diputatuak egin ditu lehendakari lanak gaurko inaugurazio ekitaldian

Gehiago ikusi >>>

irudia
2009-11-20

GIPUZKOAKO HARRERA FAMILIEN X. TOPAKETA OSPATUKO DA BIHAR LARUNBATA DONOSTIAN

Guztira 220 haur daude 183 familitan Gipuzkoako Foru Aldundiaren harrera programan.

Gehiago ikusi >>>

2009-11-18

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK ETA ASPARGI ELKARTEAK KONTZIENTZIAZIO KANPAÑA BERRIA AURKEZTU DUTE PARKINSON GAIXOTASUNAREN INGURUAN

“ Parkinson gaixotasunaren kontrako tratamendurik onena, bakarrik ez egotea” lemapean, Maite Etxaniz, Gizarte Politikako Foru Diputatuak; Carmen de Olazabal, Aspargi Gipuzkoako parkinson elkarteko presidenteak, eta, bestetik, Gurutz Linazasoro doktorea, neurologoa, parkinsona ikertzeko Gipuzkoako Poliklinikako Carlos Elosegi Doktorea Fundazioaren zuzendaria eta Aspargiko mediku aholkulariak kontzientziazio kanpaña berri aurkeztu dute gaur goizean.

Gehiago ikusi >>>

irudia
2009-10-28

ARETXABALETAN GSR DEBAGOIENA ZENTRO GERONTOLOGIKOA ZABALTZEAK, ESKUALDERAKO EGOITZEN AURREIKUSPENA BETE ETA GAINDITZEN DU

Inaugurazio ekitaldian Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano eta Ezindun Laguntzako zuzendari Juan Ramon Larrañagakin batera, Aretxabaletako alkate Inazio Garro, MONDRAGON taldeko presidente José Mari Aldecoa eta LKSko zuzendari nagusi Alberto Gorroñogoitia izan dira.

Gehiago ikusi >>>

irudia
2009-10-16

Gipuzkoako Foru Aldundia eta baketik aintzindari Izeba Proiektuarekin.

Familia boluntarioen funtzioa adin txikiko atzerritarrentzat harrerako osaba-izeba izatea da familiarteko erreferentziak emanez (euskarria, maitasuna, babesa eta gertuko harreman sozialak zabaltzeko aukera eskaintzea)

Gehiago ikusi >>>

irudia
2009-10-15

Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna

Gaur goizean, Juan Ramon Larrañaga, Ezinduen Laguntzako zuzendariak, Charo Beobide, “Katxalin”, Bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten Gipuzkoako Emakumeen Elkarteko Presidentak, Mª Jesús Mitxelena, Donostiako Istituto Onkologikoko Tumore Erregistroen Arduradunak eta Garbiñe Sarriugarte, Bularreko Minbizia Goiz Antzemateko Programaren Arduradunak, aurtengo Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren inguruan (urriak 19) antolatuko diren ekitaldiak aurkeztu dituzte.

Gehiago ikusi >>>

irudia
2009-09-10

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta AFAGik hainbat ekitaldi antolatu dituzte Alzheimerraren Munduko Egunaren inguruan.

Maite Etxaniz, Gizarte Politikako Foru Diputatuak, Koldo Aulestia, AFAGIko Presidenteak eta elkarteko Antolakuntza Kudeaketaren Zuzendaria, Marisa Ortigosak gaur goizean aurkeztu dute Alzheimerraren kanpaña berria.

Gehiago ikusi >>>

2009-07-29

SEGURAKO SAN JUAN ETA MAGDALENA EGOITZAKO INSTALAZIO BERRIEN INAUGURAZIOA

Inaugurazio ekitaldian izan ziren Maite Etxaniz Gizarte Politikarako foru diputatua, Joan Ramon Larrañaga, Ezinduen Laguntzarako zuzendari nagusia, Maixabel Telleria alkatea, obrak aurrera eraman dituzten Imaz Eraikuntza eta L.K.S-ko ordezkariak, inguruko herrietako alkateak eta erresidentziako egoiliar eta langileak. Adineko pertsona ezinduen beharrak asetzeko egokituta geratu da San Joan eta Madalena Adinekoen Egoitza bertan egin diren berrikuntzekin. Bi urte iraun duten obren ondoren, atzo inauguratu zen eraikin zaharberritua eta orain 52 pertsonentzako lekua dago bertan, 33 geletan banatuta, horietatik 19 bikoitzak direlarik eta 14 bakarkakoak. Eraikinaz gain, lorategia ere berritu da eta lanek 750.000 euroko aurrekontua izan dute, % 50a Foru Aldundiak eta beste erdia G.S.R, zentroa kudeatzen duen enpresak ordaindu dutelarik.

Gehiago ikusi >>>

2009-07-24

UNITATE PSIKOGERIATRIKOA ETA GIPUZKOAKO LEHENENGO BAINU TERAPEUTIKOA INAUGURATU DUTE ZARAUTZEN

Mendekotasun handia duten adinekoentzako 13 plaza sortuko dira proiektu honi esker

Gehiago ikusi >>>

2009-07-22

ZUBIETA ZENTROAK 25 URTE

Uliazpi Fundazioaren Egoitzak, ezgaituen arretan aintzindari, zilarrezko ezteiak ospatu zituen atzo

Gehiago ikusi >>>

2009-06-24

Mugikortasun murriztuko jendearentzat hondartzako makuluak jarriko ditu Gizarte Politikako Departamenduak Gipuzkoako hondartza guztietan

Uda honetan jende orok hondartzaz goza dezan eta itsasoan bainuak har ditzan inolako eragozpenik gabe, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak makulu berezi batzuk eskuratu ditu, Gipuzkoako hondartza guztietan banatzeko. Makulu horiei esker, mugikortasun murriztuko bisitariei errazago egingo zaie hondartzan ibiltzea eta bainuak hartzea.

Gehiago ikusi >>>

2009-06-18

WORLD KAFEA GIPUZKOAKO GIZARTE ZERBITZUEN ETORKIZUNARI BURUZ.

Ehun bat lagunek hartu dute parte Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak Donostian antolatu duen Work kafean. Gipuzkoako gizarte zerbitzuen sistemaren inguruan egon bide diren ideia eta planteamendu desberdinak eztabaidatzea eta zerbitzu horiek gure herrialdeko beharren arabera etorkizunean hartu behar duen norabideari buruz gogoeta egitea izan da ekimenaren xedea. Maite Etxaniz foru diputatuak eskerrak eman dizkie topaketara agertu direnei. Etorritakoen artean zeuden Departamentuko ordezkariak eta teknikariak, sektoreko erakundeetako arduradunak, EUDELeko ordezkariak, Ezinduen eta Adinekoen Kontseiluetako ordezkariak, ekonomia eta gizarte arloetako eragileak eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako Gizarte Politikako Batzordeko kideak. Foru Departamentuak ireki duen gogoeta prozesuari erantzuten dio topaketak, eta Gipuzkoako gizarte eragileetako gehienek egin dituzten gogoetak bateratzeko lehen saioa izan da.

Gehiago ikusi >>>

2009-06-05

MUTRIKUKO ZAHARREN EGOITZAK PLAZA GEHIAGO ESKAINIKO DITU ETA KALITATEAREN ISO 9001 ZIURTAGIRIA JASO DU

Maite Etxaniz foru diputatua izan da buru berrinaugurazio ekitaldian

Gehiago ikusi >>>

2009-05-28

ADINEKOENTZAKO BI BALIABIDE BERRI BISITATU DITU GIZARTE POLITIKAKO FORU DIPUTATU MAITE ETXANIZEK ZUMAIAN ETA AZPEITIAN

Urola Kosta eskualdean berriki ireki diren bi baliabide berri bisitatu ditu Gizarte Politikako foru diputatu Maite Etxaninez, Departamentuko hainbat arduradun berekin zituela. Diputatua Zumaiako Otezuri egoitzara joan da, bertako instalazioak ikuskatzera. Egoitzak 109 lagunentzako lekua du (guztira 94 logela ditu: 79 banakakoak eta 15 bikoitzak). Horrez gain, 21 lagunentzako bi unitate psikogeriatriko dauzka, geriatriako azken berrikuntzez osatua, eta erabiltzaileei maila handiko laguntza eta arreta zuzena eta banakakoa eskainiko zaie bertan. Azpeitiko Bistaeder eguneko zentroa ere bisitatu du Maite Etxanizek. Zentroa lekuz aldatu da eta eskaintza zabalagoa du orain: 30 lagunentzako lekua lehen eta 40 lagunentzako orain.

Gehiago ikusi >>>

2009-05-11

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUAK ETA ATZEGI ELKARTEAK “ZU BEZALAKORIK EZ DA!” LEMAPEAN 2009-KO ATZEGIREN KANPAÑA AURKEZTU DU.

Adimenez ezgaituak direnen aisialdian laguntza izan dezaten, boluntarioak lortzeko helburuarekin aurkeztu dute Atzegiko 2009ko kanpaña berria Maite Etxaniz Foru Diputatuak, Josean Idoeta Atzegiko lehendakariak eta Mitxel Lakunza Familiei Laguntzeko Zerbitzuan Atzegik duen arduradunak. Kanpaña berri honekin batetik boluntario guztien lana eskertu nahi izan dute eta bestetik beraien aztiaren zati bat ezgaituei laguntzen pasatzeko prest dauden boluntario gehiago lortu nahi dituzte.

Gehiago ikusi >>>

Kanpañaren aurkezpena
2009-03-04

Legazpiko Santa Cruz Egoitza dekretura egokitzeko egin diren lan berrien inaugurazioa.

Gaur inauguratzen ditugun azpiegitura berri hauek, hirugarren adinerako Urola Garaian dugun eskaintza zabala handitzen dute.

Gehiago ikusi >>>

Agintariak ohiko aurreskuaren aurrean.
2009-03-03

GUTXITASUN FISIKO EDO SENTSORIALA DUTEN PERTSONENTZAKO OPORRAK, 2009 URTEA

Aurreko urteetan lez, ELKARTU Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak eta Foru Aldundiak 2009 urtean egingo diren bidaien egitaraua aurkeztu dute gaur, martxoak 3, Foru Aldundian.

Gehiago ikusi >>>

Maite Etxaniz, ELKARTUko ordezkariekin, egitarauaren aurkezpenean.
2009-02-11

Hurkoako egoitza berriaren inaugurazioa Arrasaten

HURKOA Donostiako Elizbarrutiko Caritasen tutoretza-fundazio bat da, Gipuzkoan adineko pertsonen edota gaixotasun mentala dutenen eta ahulezia-, mendekotasun- edo babesgabetasun-egoeran daudenen arretarako, babeserako eta tutoretzarako sortua.

Gehiago ikusi >>>

Agintariak egoitza berrian
2009-02-10

Inauguratua Azkoitiko San Jose Egoitzako unitate psikogeriatriko berria

Orain arteko baliabideei, -Egoitza, Eguneko Zentroa eta babestutako apartamenduak- gaur inauguratutako Psikogeriatria Unitatea gehitu behar zaie. Guztira 100 plaza eskaintzen dira. Arreta integrala, pertsonala eta humanoa ematea. Horixe da aipatu zerbitzuetan jarduten diren profesionalen eguneroko lana, zeren Nekane Plazaolak, San Jose egoitzako zuzendariak, dioen moduan “jaiotzen garenetik hiltzen garenera arte pertsonak gara eta guk bizitzako ibilbide horretan lagundu behar diegu”. Azken lau urteetan, “etengabeko hobekuntza”ren filosofiari erantzunez, Egoitzako eta Eguneko Zentroko plaza kopurua handitu da; babestutako sei apartamendu jarri dira eta osasun zerbitzua eta soziala inplementatu dira ISO 9001:2000 ziurtagiria lortuz.

Gehiago ikusi >>>

Agintariak egoitzara iristean
2008-12-17

GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUAK KALERATUTAKO “MENDE BATEN LEKUKOAK” LIBURUA AURKEZTU ZUTEN ATZO ZORTZI PROTAGONISTEN PRESENTZIAREKIN.

Gizarte Politikako Foru Diputatua, Maite Etxaniz, Pertsona Nagusien Gipuzkoako Kontseiluko presidenteordea, Jose Luis Elosua eta liburuaren egilea, Josean Blanco izan ziren atzo “Mende baten lekukoak. Gipuzkoa 1908-2008: Aldaketa handien garaiko hamabi gizon-emakumeren bizipenak” liburuaren zortzi protagonistei harrera egin zietenak.

Gehiago ikusi >>>

Protagonistak
2008-12-12

GIZAKIA HELBURU-IZAN FUNDAZIOAK HUNKITUTA JASO DU 2008-KO GIPUZKOAKO BOLUNTARIOTZA SARIA

Markel Olano, Aldun Nagusia; Gizarte Politikako Foru Diputatua, Maite Etxaniz eta Euskadiko Kutxako Komunikazioa Zuzendaria, Juan Cid-en eskutik; Belen Egaña eta Mila Irastorzak, Gizakia helburu-Izan Fundazioan lanegiten duten boluntario guztien izenean, 2008ko Gipuzkoako Boluntariotza Saria jaso dute, urte askotan zehar gipuzkoako gizartearen alor desberdinetan egindako boluntario lan ikaragarriagaitik

Gehiago ikusi >>>

2008 Boluntariotza Saria
2008-11-11

AZPEITIKO SAN MARTIN EGOITZAREN INSTALAZIO BERRIEN INAUGURAZIOA

Maite Etxaniz, Gizarte Politikako Foru Diputatuak; Iñaki Errazkin, Azpeitiko Alkateak eta Xabier Iturbe, Kutxako Presidenteak Azpeitiko San Martin helduen egoitzaren instalzaio berriak inauguratu dituzte.

Gehiago ikusi >>>

San Martin Egoitzaren inaugurazioa
2008-10-24

GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUAK ETA DYAK GIZARTE LARRIALDIEI ERANTZUNA EMATEKO KOLABORAZIO HITZARMENA SINATU DUTE.

Maite Etxaniz Gizarte Politikako Foru Diputatuak eta Jose Luis Artola, DYA Premiazko Laguntza Errepidean Elkartearen gipuzkoako Lehendakariak kolaborazio hitzarmena sinatu dute gaur Donostian, teleasistentziako erabiltzaileek SOS-DEIAK zerbitzuaren bidez eskatutako zerbitzuen kalitatea eta eraginkortasuna bermatzeko xedez. DYAk, 18.150 eurotako dirulaguntza jasoko du Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentutik eta SOS-DEIAK zerbitzuari nahikoa laguntza bermatuko dio Gipuzkoan gerta daitezkeen larrialdi sozialeko beharrak asetzeko, urteko 365 egunetan, 24 orduz, betiere horretarako giza eta material baliabide nahikoak baditu eragiteko prest. DYAk arreta emango die Gipuzkoako Foru Aldundiko teleasistentzia zerbitzuak eskatzen dituen laguntza dei guztiei, horiek etorriko baitzaizkio SOS-DEIAK larrialdiko koordinazioko zerbitzuan barrena. DYAk giza eta material baliabide egokiak jarriko ditu horretarako, eta 943 46.46.22 telefonoa izango da lotura bidea eskaerak bideratzeko.

Gehiago ikusi >>>

Hitzarmenaren sinaketa
2008-10-23

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta «la Caixa» Gizarte Ekintzak « Zaintzaile bat. Bi bizitza.» programa jarri dute abian

 «La Caixa» gizarte-ekintzak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politika Sailarekin lankidetzan, Gipuzkoan mendeko senideak zaintzen dituzten pertsonentzako programa jarri du abian.  Mendeko pertsonak zaintzen dituztenen % 85 familiakoak dira, eta horien % 40k ez du beste inoren laguntzarik jasotzen. Zaintzaileen % 65en osasun fisikoa edota psikoa murriztu egiten da, eta bostetik batek erretako zaintzailearen sindromea eta horren efektu kaltegarriak izaten ditu.  Zaintzaileei laguntzeko programa berri honen bidez, zaintzaileei erantzuteko telefonoa sortuko dute eta hainbat informazio biltzen duen materiala jarriko dute haien eskura.

Gehiago ikusi >>>

Gidaren aurkezpena
2008-10-20

Gureak Taldeak presentzia indartzen du Tolosan pabiloi berri batekin

. Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak inauguratu du eraikin berria. . 4.000m2 dituen pabiloi honen helburua bailarako pertsonen beharrei eta datozen urteetan Gureak Taldeko enpresen beharrei erantzuna ematea da Gaur goizean Gureak Taldeak bere zentro berria inauguratu du Tolosan. 4.000 metro karratu baino gehiago dituen pabiloia da eta Ibarrako Appata Erreka poligono berrian dago kokaturik. Bertan jada Taldeko 150 langileek egiten dute lan. Inaugurazio ekitaldian egon dira, besteak beste, Gipuzkoako diputatu nagusia Markel Olano, Gizarte Politikako foru diputatua Maite Etxaniz, Tolosako alkatea Jokin Bildarratz, Ibarrako alkatesa María Consuelo Romero, INEM-eko Gipuzkoako zuzendaria Pedro Ustarroz, Gureak Taldeko lehendakari eta zuzendaria Iñaki Alkorta, eta Gureak-eko hainbat langile eta inguruko enpresetako ordezkariak.

Gehiago ikusi >>>

Gureak Taldea
2008-10-13

ANTZUOLAKO TORRESOROA BALIO ANITZEKO GUNEAREN INAUGURAZIOA.

Markel Olano, Diputatu Nagusiak, Maite Etxaniz Gizarte Politikako Diputatuak, Maria Jesus Aranburu, Kultura Diputatuak eta Pedro Iturbe, Antzuolako Alkateak Antzuolako Torresoroa balio anitzeko gunea inauguratu zuten atzo.

Gehiago ikusi >>>

Antzuolako Torresoroa balio anitzeko gunearen inaugurazioa
2008-10-10

GIZARTE POLITIKAK BALIABIDE BERRI BAT JARRI DU ABIAN ADIMENEKO GAIXOTASUN KRONIKOA DUTEN PERTSONEI ARRETA EMATEKO

Maite Etxaniz Gizarte Politikako foru diputatuak, Patxi Plazaola Beasaingo alkaterekin eta Iñaki Agirre Aita Menniko gerentearekin batera, adimeneko gaixotasuna duten pertsonentzako eguneko zentroaren inaugurazioan izan da herri horretan. Baliabide berria Goierriko erreferentzia sozio-sanitarioa izateko jaio da

Gehiago ikusi >>>

Adimeneko gaixotasuna duten pertsonentzako eguneko zentroaren inaugurazioa
2008-10-07

GIZARTE POLITIKAKO DIPUTATUA MAITE ETXANIZ ADINEKO PERTSONENTZAKO ARGI BERRIA EGOITZA ZENTROAN IZAN DA GAUR.

Gizarte Politikako Foru diputatua, Maite Etxaniz, Donostiako Antigua auzoko adineko pertsonentzako Argi Berria egoitzan izan da gaur. Zentroak 36 plaza ditu, banakako eta bi pertsonentzako bainua duten gela zabaletan banaturik, eta horietako 20 Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarekin hitzartuta daude. Egoitzan ere eguneko zentroa dago, aurtengo maiatzean irekitako baliabide berritzailea. 25 plaza ditu eta horietatik Foru Aldundiak 12 hitzartu ditu. Maite Etxaniz Gizarte Politikako Diputatuak Benta Berrin dagoen zentroa ikusi du, eta denentzako gune batzuk ikusi ditu, gimnasioa, jangela eta bizitzarako eskola adibidez; aldi berean erabiltzaileekin eta bertan lan egiten duten profesionalekin hitz egin du.

Gehiago ikusi >>>

Maite Etxaniz jende adinduarekin hitz egiten
2008-10-03

Sanmarkosenek unitate psikogeriatriko berria inauguratu du

• Maite Etxaniz-ek, Gizarte Politikako Departamentuko foru diputatuak, dementziak edo portaera arazoak dituzten pertsonei arreta emango dien zerbitzu berri hau aurkeztu du gaur • Unitate hau alzheimerra, dementzia baskularrak, portaera arazoak edo bestelako nahasketak pairatzen dituzten pertsonei babesa eta ziurtasuna eskaintzeko jaio da

Gehiago ikusi >>>

2008-09-18

ZUMARRAGAN ARGIXAO GEONTOLOGIA ZENTROA INAUGURATU DUTE, 115 EGOITZA PLAZA DITU, EGUNEKO ZENTROKO 30 PLAZA ETA 30 PLAZA PSIKOGERIATRIKO DITUZTEN BI UNITATE

. Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok eta Gizarte Politikako foru diputatuak, Maite Etxanizek gaur goizean inauguratu dute Zumarragako Argixao gerontologia zentro berria. Ekitaldian, Mikel Serrano Zumarragako alkatea eta Mª Luisa Guibert Gerozerlan administrazio kontseiluko zuzendaria ere izan dira. . Argixao egoitza zentroa, Mendizabal aldeko goialdean dago eta gerontologia alorreko aurrerapen guztiak ditu. 115 egoitza plaza, eguneko zentroko 30 plaza eta 30 plaza psikogeriatriko dituzten bi unitate ditu.

Gehiago ikusi >>>

irudia
2008-07-18

KULTURARTEKOTASUNAREN ALORREAN LANEGITEN DUTEN EUROPAKO BOLUNTARIO ELKARTE DESBERDINETAKO ORDEZKARIAK GIPUZKOA BIZITATZEN DUTE

Maite Etxaniz Gizarte Politikako Foru Diputatuak, Kultur Arteko Ekintza Berria, Kaeb Nai Elkarteko ordezkariei harrera egin die gaur goizean Diputazioan, elkarte honek kulturartekotasuna lantzen du Europa mailan eta esperientzien trukaketa egiten du alor honetan lanegiten duten beste lurraldeetako boluntarioekin. Txekiar Errepublika, Polonia, Errumania eta Greziako 32 gaztek aste betez hemengo boluntario talde batekin alor desberdinetan dituzten ezagutzak trukatuko dituzte “Kultura artean, hitzegin dezagun!” lemapean. Europar Batasunaren eta Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuaren dirulaguntza duen “Gipuzkoar Gazteriaren Potentziala Europan Bultzatzen” programaren barne dauden gazte hauek, Tolosako aterpetxean izango dira aste betez eta bertatik gure lurraldearen toki esanguratsuenak eta gure kulturaren ezaugarri nabarmenenak ezagutzeko aukera izango dute.

Gehiago ikusi >>>

irudia
2008-07-11

HAUSTURAK, KRISI EGOERAN DAUDEN GAZTEENTZAKO ESPERIENTZIA PEDAGOGIKO TRINKO BERRIA

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak sustatutako Hausturak programak “haustura egonaldiak” izeneko esperientzia berria jarriko du abian urtero krisi egoeran dauden nerabeentzat. Hala, egonaldiak erreferente izan daitezke hezitzaile eta tutoreentzat, eta urte osoan egiten duten lanaren osagarri. Gazteek etenaldi bat egingo dute beren ohiko bizitokitik kanpo indarberritzeko, eta, horrela, aukera izango dute beren bizitza eta arazoak beste ikuspegi batetik ikusteko. Aldi berean, familiak edo ohiko hezitzaileek atseden hartuko dute. Proiektuak bere buruaz duen irudia hobetzen lagunduko dio gazteari, ongi egiten duenaz hitz egiten, eta beste jokabide batzuekin ez identifikatzen.

Gehiago ikusi >>>

2008-06-16

SARBIDEAK, LAN MUNDUAN SARTZEN LAGUNTZEKO PROGRAMA.

Sarbideak izena du giza talde behartsuei lan munduan sartzen laguntzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak prestatu duen 2008-2012 aldirako planak. Bazterketa arriskuan daudenak lan munduan sartzea sustatzen duen ekimen multzo bat da plana, eta 5.709.663 euroko aurrekontua du 2008 urterako. Aparteko aurrekontutik hurrengo hiru urtetan 1.200.00 euro bideratzen jarraituko dugu lan merkatuan sartzeko zailtasuna duten taldeentzako prestakuntza eta enplegu programa honetara eta 2009an aparteko aurrekontutik 2.000.000 euro bideratuko dira espazioak sortzera gizarteratze enpresentzat.

Gehiago ikusi >>>

2008-06-06

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUAK ETA GAIXOTASUN MENTALA DUTEN PERTSONEN ELKARTEAK, aGIFESEK, IKUSKAPEN ERTAINEKO ZENTRO BERRIA IREKI DUTE LEGORRETAN

10 pertsonentzako plazak ditu eta martaxn dago jadanik.

Gehiago ikusi >>>

irudia
2008-05-28

MILA PERTSONA INGURUK PARTE HARTU ZUTEN IAZ TXEKINBIDE IZENEKO ENPLEGU ETA PRESTAKUNTZA FORU PLAN HONETAN

Miramar Jauregian asteazkenean, hilak 28, Txekinbide Enplegu eta Formazio programaren diploma banaketa ospatuko dute. Programa hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak jarri zuen martxan Gizarteratze eta Enplegu Zuzendaritza Nagusiaren bitartez. Txekinbidek, prestakuntza eta lan praktikak eskeintzen ditu eta iaz 1000 pertsona inguruk hartu zuten parte antolatu ziren 95 ikastarotan. Orain zazpi urte martxan jarri zenetik, programa honi esker 1.576 pertsonek lanpostua aurkitu dute.

Gehiago ikusi >>>

irudia
2008-05-19

3,7 MILLOI EURO MENDEKO PERTSONA NAGUSIEN ETA PERTSONA EZGAITUEN EGOITZAK EGOKITU ETA BERRIZTEKO.

Maite Etxaniz Foru Diputatuak eta gipuzkoar elkarte desberdinen ordezkariek kolaborazio hitzarmen desberdinak sinatu dituzte gaur goizean. Hitzarmen hauen arabera Gipuzkoako Foru Aldundiak 3.707.000 euro bideratuko ditu, mendeko pertsona helduen eta pertsona ezgaituen egineko zentro eta egoitzatan egokitze eta berritze lanak egiteko. Laguntza hauek, Euskal Finantza Kontseiluak martxan jarritako Gizarte Azpiegituren Garapen Fondotik irten dira eta noski helburua lurraldean gizarte azpiegitura berriak martxan jartzea litzake. Gaur goizean sinatutako hitzarmen horiek Eibar, Donostia, Legazpia, Zarutz, Zestoa eta Azpeitiako pertsona nagusien egoitzen aldekoak dira eta Arrasateko Aspaceko zentroa eta Donostiako Atzegiko zentroaren aldekoa, azken bi hauek pertsoan ezgaituen egoitzak.

Gehiago ikusi >>>

irudia
2008-02-22

MENDEKOTASUNAREN BALORAZIORAKO RAI SISTEMARI BURUZKO JARDUNALDI TEKNIKOA OSPATUKO DA BIHAR OSTIRALA KURSAALEAN

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako eta egoitza arretako alorreko 200 tekniko eta profesionaletik gora hartuko dute parte bihar, ostirala hillak 22, mendekotasunaren balorazioarko RAI sistemari buruzko informazio bileran. Jardunaldiak, Granollersko Ospitaleko geriatria zerbitzuko medikua den Sergio Ariñoren partaidetza izango du, InterRAI-ren ordezkaria da Estatuan, pertsona ezinduen eta nagusien osasunaren arreta hobetzeko egituratu den sarea eta 20 herrialde desbedinetako ikertzailez osatuta.

Gehiago ikusi >>>

2008-01-23

Sanitas Residencial Txindoki adineko pertsonentzako 128 plazako egoitza inauguratu da Lazkaon

•Egoitza berriak ekipamendu modernoenak eta berritzaileenak ditu. •Zentroak 6.000 m²-ko azalera eraikia du eta 8,75 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin da bertan. • Sanitas Residencial taldeak 43 egoitza ditu eta 5.423 ohe eskaintzen ditu Espainia osoan; beraz, adineko pertsonen alorrean operadore nagusienetako bat da.

Gehiago ikusi >>>

irudia
2007-12-05

HUNKITUTA JASO DU JUAN MARI GARITANOK 2007KO GIPUZKOAKO BOLUNTARIOEN SARIA

Juan Mari Garitano jaunak 2007ko Gipuzkoako Boluntarioen Saria jaso du gaur arratsaldean Gipuzkoako Foru Aldundiko Jargi Aretoan, Gizarte Politikako foru diputatu Maite Etxaniz andreak eta Ezinduen Laguntzako zuzendari nagusia Juan Ramon Larrañagak burututako ekitaldian, Gipuzkoako gizarteko hainbat alorretan urte askotan egindako boluntario lan handiagatik.

Gehiago ikusi >>>

irudia
2007-11-29

AMAITU DIRA TOLOSAKO YURREAMENDI ZAHARREN EGOITZAKO EGOKITZE LANAK

Yurreamendi Egoizaren eraikinak 12.000 m2 erabilgarri ditu lau soilarutan banatuta. 1920. urtean eraiki zen eta 1983-1986 urte bitartean erreforma garrantzitsua egin zioten, 2004. urtean Yurreamendi Egoizan indarrean dagoen arautegira egokitzeko lanen lehen fasea burutu zuten eta 2005ean lanen bigarren fasea hasi zuten. Erreforma honekin, Yurreamendi Egoitzaren plaza kopurua 147koa da, erreforma aurretik baino 18 plaza gutxiago, lehen 165 leku baizituen. Egokitze lan horietan aldaketak egin behar ziren eta logelen neurria eta gela bikoitzak direla eta plazak murriztu behar izan dira.

Gehiago ikusi >>>

Yurramendi egoitza
2007-11-24

ANDOAINGO DONE JOAN BATAIATZAILEA ZAHARREN ETXEKO BIGARREN ERAIKINA, 65 PLAZATIK 97 PLAZARA IGAROKO DA

. Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia; José Antonio Pérez Gabarain, Andoaingo alkatea, eta Maite Etxaniz, Gizarte Politikako foru diputatua izan dira, besteak beste, Andoaingo Done Joan Bataiatzailea Zaharren Egoitzaren inaugurazioan gaur goizean. . Eraikin berri honi esker, bertan eskaintzen diren bizilekuen kopurua handitu egingo da, gaur egun bertan bizi diren 65 egoiliarretatik 97 egoiliarretara igaroko baita. Horretaz gain, inauguratuko den bigarren eraikinean 8 apartamentu babestu antolatu dira, horietako bakoitza bi lagunentzat. Beraz, denetara 113 lagun bizi ahal izango dira aurrerantzean Done Joan Bataiatzailea Zaharren Etxean. . Guztira, bi erakundeek 4.850.000,00 € inbertitu dituzte lan guztiak amaitu eta zaharren etxea hornitzen. Diru kopuru horretatik Foru Aldundiak 2.784.000,00 € ordaindu ditu (%57,40) eta 2.066.000,00 € Andoaingo Udalak (%42,60).

Gehiago ikusi >>>

Andoaingo Done Joan Bataiatzailea zaharren eraikina
2007-09-24

Elizaran Zentroaren inaugurazioa Donostian

Elizaran Fundazioak Matia Fundazioaren aholkularitza bilatu zuen orduan, eraikin honetan eskeiniko zituen zerbitzuak zeintzuk izango ziren erabakitzeko. Honen ondoren Diputazioari pasa zion eraikinaren ardura, besteak beste zentruaren plaza kopurua zehaztu eta antolatzeko.

Gehiago ikusi >>>

irudia
0000-00-00

ASPACEK GARUN PERLESIA DUTEN DEBAGOIENEKO ETA DEBABARRENEKO 26 LAGUNENTZAKO EGUNEKO ZENTROA ETA 20 LAGUNENTZAKO EGOITZA INAUGURATU DITU ARRASATEN

Zerrajeran irekitako Udalaitz zentroan 1,5 milioi euroko finantzaketa egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak

Gehiago ikusi >>>

Maite Etxaniz Foru Diputatua eta beste agintariak
© 2008 Gizarte politikako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia Lege-informazioa