Departamentuak eskaintzen dituen hainbat zerbitzu

BEHAR BIDASOA, 2009KO BOLUNTARIOEN SARIAREN IRABAZLE

2009-11-26

irudiaMaite Etxaniz Gizarte Politikako diputatuak eta Koldo Aizpurua, Euskadiko Kutxako Gipuzkoako Lurralde Zuzendariak, gaur goizeko prentsaurrekoan, jakitera eman dute ezen sari hori, urtero ematen dena, Behar Bidasoa gobernuz kanpoko erakundeari eman zaiola hirugarren munduko zenbait herrialdetan 32 urtez egin duen boluntario lanarengatik.

Behar Bidasoa 1976an sortu zen, Jose Ramon Amunarriz misiolari irundarrak Rwanda-ra joatea erabaki zuenean eta Irungo lagun talde batek hemendik laguntzeko konpromisoa hartu zuenean zonalde hartako pertsonen bizi baldintzak hobetzearekin zerikusia zeukaten gaietan.


Hasierako lagun talde horrek jakin du gainera, hogeita hamabi urte baino gehiagotan, beste boluntario asko erakartzen, pertsona horiek guztiek GKE-ren eguneroko lanean parte hartu izan dute eta oraindik parte hartzen jarraitzen dute. Behar Bidasoa, bere Estatutuek dioten bezala, Boluntarioen Elkarte bat da, irabazizko helbururik ez du eta bere xedea Hirugarren Munduko herrien garapenean laguntzea da bere kideen lan bateratu eta koordinatuaren bitartez.

Une horretatik aurrera, boluntariotza soziala eta kooperantea indartzea, bai gure errealitatean eta bai Hegoaldeko herrietan, izan da helburu nagusia. Gaur esan dezakegu BOLUNTARIOTZA dela gure erakundearen aktiborik nagusiena.

Boluntarioen bitartez garapenean kooperatzeko daukagun moduak jarduteko lau esparru ongi zehaztuak ditu, beti, ORDEZKATZE ikuspegiarekin:

- Laguntza humanitarioa eta material desberdinak bidaltzea; beraien emaileengandik jasotzen dituzte Garapen Poloetatik planteatzen dizkieten beharren arabera.
- Garapenerako proiektuak sustatzea. Batez ere hainbat azpiegitura lortzera bideratuak: Osasen alorrekoak, hezkuntzakoak, produktiboak, industrialak, nekazaritzakoak, sozialak…
- Apadrinatzeak/bekak haurren heziketa errazteko eta gazteei unibertsitatera joateko aukera emateko.
- Egiten dutenari hedapena ematea gure jardueraren transmisio gardena eginez, gutunak, memoriak bidaliz, beraien Poloetatik iristen zaizkien dokumentazio idatzia eta grafikoa zabalduz, etab. Aldi berean gure gizartearen sentsibilizazioa erraztuz.
Behar Bidasoa erabilera publikokotzat deklaratu zen 1998ko ekainaren 2an. 1995ean Gurutze Gorriaren saria eman zioten boluntarioek eginiko lan sozialagatik.

Behar Bidasoan laguntzen duten pertsonek elkarteak ematen dien egitekoa beregain hartzen dute edo laneko sail batean kolaboratzen dute, arlo horretako konpromisoak garatu eta burutzeko erantzukizuna hartuz.

Kolaborazioa zero gastuaren irizpidearekin egiten da eta burututako egitekoetatik sortutako kostua asumitzen da.

Soldatapeko pertsonarik ez edukitzean eta egiten diren era guztietako jarduera eta proiektu kopuru handia kontuan hartuz, boluntariotza hau biztanleriaren sektore zabaletara iristen da eta lan desberdinetan modu aktiboan parte hartzen du, ez soilik gure herrian, baita beste herri eta hirietan ere, erakundea zabaltzen baitoa beste eremuetara, adibidez: Hondarribia, Bera, Errenteria, Lesaka, Elizondo, Donostia, Gernika, Loiu, Lezama, Azpeitia, etab.

Egun, 68 boluntario “finko” dauzka, laneko sail desberdinetan laguntzen dutenak eta horrez gainera, “disponibilitate” egoeran dauden laguntzaileak dauzkate, egin beharreko lanak eskatzen duenean zeregin puntualak egiteko, eta horien kopurua 200 bat pertsonakoa da.

Behar Bidasoa GKE erakundeak, hasieratik, garapen proiektuak burutzen diren herrialdeetan aktiboki lan egiteko boluntarioak kaptatzen ere jakin izan du eta horrek erraztu du jarduera piloa abian jarri ahal izatea. Zuloak egin, soldatu, arrabotatu, piezak doitu, josten eta abarretan irakasten die. Kooperanteen lan honek eragin biderkatzailea du, izan ere profesional bakoitzak (elektrikaria, zurgina, mekanikaria, jostuna, etab.) bertako gazte talde batekin lan egiten du eta horrek esperantza eta ilusioaren mundua irekitzen du.

Horrek ahalbidetzen die herrialde desberdinetan egiten den lanaren lekuko zuzenak izatea, gizaharreman globalak erraztuz, elkartasuna bultzatuz eta garatzeko eta aldaketarako borondateak mugituz.

Zonaldean boluntariotza aktibatzeko gaitasunak, hala nola berori berritzen joatekoak (ez da ahaztu behar 32 urte baino gehiagotan etengabe eginiko lan bat dela) eginiko jarduera piloen testigantza ematen dute: era guztietako proiektuak garatzea Afrika, Hegoamerika eta Asiako herrialdeetan, lagunaza humanitarioarekin edukiontziak bidaltzea, sentsibilizazio kanpainak, haurrak apadrinatzea eta ikasten ari diren gazteentzat bekak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean aritzea gazte kooperanteen programan, etab.

Boluntariotza lortzeko gaitasunaren barnean aipamen berezia merezi du 1994ko urrian buruturiko ekintzak: “IRUN MARTXAN RWANDAREN ALDE”. 1.400 boluntario mugiarazteko gai izan zen ekintza gertatu zen. Burututako antolakuntza hain izan zen garrantzizkoa, Irungo erdigunea eszenatoki erraldoi bihurtu zela 20.000 parte hartzaile baino gehiago animatu eta entretenitu zituen ikuskizunetarako, arratsaldeko 17:00etan hasi eta gauerdira arte. Esan daiteke era honetako elkartasun ekintza batek ez duela inoiz lortu Irunen elkartzea gurekin modu solidarioan “zerbait” konpartitzeko gogoz zegoen hainbeste pertsona.
Boluntarioen Sariaren historikoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak, helburuen artean, elkarkidetza eta boluntariotza ditu; izan ere, lurralde honetan beti izan da gizarte zibil oparoa eta anitza. Halaber, Euskadiko Kutxak beti egin du partaidetzaren eta kooperazioaren alde, kooperatiben munduan horiek oso errotutako baloreak baitira, hartara gure lurraldearen gizarte ingurua hobetzen laguntzeko.

Bi erakundeek, lankidetzan ari baitira azken hamarkadaz geroztik, balioa eman nahi diote Gipuzkoako hirugarren sektorea osatzen duten pertsona eta erakundeen emanari eta ekarriari. Gizarte sarean parte hartzeak balio handia du gurean, jakina baita elkarte horiek direla, XXI. mendeko gizartean, demokraziaren eskolarik onenak.

Horregatik sortu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak 1995an Boluntarioen Saria. Hamahiru urte horietan nabarmendu nahi izan da pertsona eta erakunde batzuek gizarte hobea lortzeko egin duten ahalegina, horretara eman duten denbora. 2008tik aurrera, sariak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamenduaren eta Euskadiko Kutxaren babesa du, arlo honetan biek ala biek burutzen duten lankidetza trinkoaren erakusle.

Abenduaren 3an, 18:00etan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jargi Aretoan emango da saria.

Sarituak:

1995        Tejido asociativo

1996        Nuevo Futuro Lasarte

1997        AFAGI

1998        Apoyo Escolar

1999        AGIPAD

2000        ACASGI

2001        Gipuzkoar Pentsiodunen Elkartea

2002        Nagusilan

2003        Karitatearen Alabak

2004        DEE

2005        CERMI

2006        Gipuzkoako Espetxeetako Pastoraltza

2007        Juan Mª Garitano

2008        IZAN Fundazioa

© 2008 Gizarte politikako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia Lege-informazioa