Zuzendaritza honen oinarrizko funtzioak dira, batetik, gizarte zerbitzuen planifikazio estrategikoa egitea eta, bestetik, baldintza eraginkorrak ezartzea gizarte zerbitzuak ematen dituzten erakundeak kontratatzeko. Bigarren puntu horren zati garrantzitsua zuzeneko kudeaketako kontratuen jarraipena egitea da. Halaber, Egogaingo zentroaren kudeaketa zuzena egiten du (zentro horrek zuzeneko arreta ematen die mendeko pertsonei).
Administrazioekiko harremanak ere zuzendaritza honen ardura dira, betiere pertsonen ongizateari dagokien materiak direnean eztabaidagai.
Azkenik, Gipuzkoako espazio sozio-sanitarioa koordinatzen du (akordioak Osasun Sailarekin, Gizarte Politikako Departamentuarekin eta Eudel Euskal Udalen Elkartearekin).