Erretiratuentzako foru etxe bakarra dago dagokion udalari esku-aldatzeke (155/2001 Dekretuak antolatzen ditu gizarte zerbitzuen eskumenak, eta haren arabera egin dira esku-aldaketa horiek).
Atalak bi zeregin ditu: a) alde batetik, departamentuak duen kudeaketa zuzeneko zentro bakarra zuzentzea (Egogain zentroa, mendeko pertsonentzat) eta b) aldundiarenak izan eta kanpotik kudeatzen diren zentro ugariei jarraipena egitea.
Mendekotasun handiko pertsonentzako zentroa da (gehien bat, adinekoak). Eibarren dago eta hasiera batean adineko pertsona autonomoentzat bazen ere, egun zenbait mendekotasuni aurre egiteko gai da, eta ez dago bereziki adineko pertsonei zuzenduta.
Hiru zerbitzu handi ditu::
Eguneko beste zentro bat eraikitzen ari dira, eraikinean
bertan, pertsona ezgaituei zuzendua.
Kontratupeko zentroei gertuko jarraipena egitea da area honen xedea. Horietan, departamentuaren ardura handia da, zentroak kontratupean baitaude. Esleipendunak sinatu duena betetzen duela, zerbitzua zein baldintzetan ematen den eta abarrek txostenak baino azterketa sakonagoa eskatzen dute. Langile ratiok ikuskatzea, departamentuak eskatzen dituen zerbitzuak ematen direla ikustea, baldintza teknikoei eta administratiboei jarraipena egitea, horra zein diren atal honen zeregin nagusiak.
(itzuli)