Departamentuak eskaintzen dituen hainbat zerbitzu

Espazio sozio-sanitarioa

Area honek Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzarekin akordioak sinatzeko xedea du, hartara behar sozio-sanitarioak dituzten pertsonei erantzuna emateko.
 
Zerbitzu eta zentro sozio-sanitarioak behar sozialak eta sanitarioak hein berdintsuan dituzten pertsonei daude zuzenduta. Baliabide horietan Osasun Sailak, Osakidetzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentuak hartzen dute parte, dela beraien finantziazioaren bidez, dela zerbitzu zuzenen bidez, dela sartzeko sistema adostuen bidez. Erabiltzaileak adineko mendeko pertsonak dira gehien bat: ezgaitasun handiak dituztenak, adimen gaixotasun larriak eta kronikoak dituztenak, heriotza aurrean daudenak, eta abar.

Baliabide sozio-sanitarioak jasotzeko eskubidea adostu egiten da astero Gipuzkoako Balorazio eta Orientazio Sozio-sanitarioaren Batzarrean.

  • Antiguako Gurutze Gorriko Zentro Sozio-sanitarioa (Donostia).
  • Betania Etxea: GIB (+) duten pertsonentzako egoitza sozio-sanitarioa.
  • GIB (+) duten pertsonentzako pisuak.
  • Adimeneko gaixo larri eta kronikoentzako errehabilitazio psikosozialeko eguneko
    zentroak.
  • Maldatxo egoitza: gaixotasun kronikoak (HIESA/GIB+ eta/edo adimen gaixotasun larria) eta errehabilitazioko toxikomaniak dituzten pertsonentzako errehabilitazio
    psikosozialeko eguneko zentroa.
  • Balorazio eta Orientazio Sozio-sanitarioaren Batzarra.
(itzuli)
© 2008 Gizarte politikako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia Lege-informazioa