Departamentuak eskaintzen dituen hainbat zerbitzu

Zerbitzuak kontratatu eta kontzertatu

Kudeaketa Ekonomikoko Ataleko Lanak

Ataleko jarduera areetan kanpoko erakundeen zerbitzuak kontzertatzen dira; kontzertatu eta kontratatu nahi diren zerbitzuen kosteak ezartzen dira; prezioak eta finantzazioak erabakitzen dira, kontuan hartuta erabiltzaileek eta administrazio publikoak egiten dituzten ordainketak (prezio publikoak barne); zerbitzuen kostuetara erabiltzaileek egin behar dituzten ekarpenak ezartzen dira; erabiltzaileek eta hartzen dituzten familiartekoei eman beharreko tratamendu fiskala proposatzen da; eta diru-ordainketak izapidetzen dira hasi eta amaitu arte.

1.- ZERBITZUAK KONTZERTATZEA ETA KONTRATATZEA

  • Erakunde batekin kontzertatzeko, edo zerbitzuak kontratatzeko, araudia egin eta baldintzak ezartzea (kaudimena, gaitasuna, bermea).
  • Hitzarmenak eta administrazio kontratuak hobetzea eta eguneratzea.
  • Hitzarmenak eta kontratuak jarraitu eta ebaluatzea (adierazleak, txostenak eta auditoriak).

2.- KOSTUAK

  • Talde bakoitzerako zerbitzuen kostuak (ezgaituak, adingabeak, adinekoak, gune sozio-sanitarioa…) eta zerbitzuen
    araberako langile-ratioak (egoitzak, eguneko zentroak…) aztertzea.
  • Kontzeptu berriek eragiten dutena kalkulatzea (amortizazioak, gastu finantzarioak, egitura kargak…).
  • Tarifa taula:

3.- PREZIOAK ETA ERABILTZAILEEN EKARPENAK

  • Herritar eta zerbitzu guztientzako araudi homogeneoa egitea (eguneko zentroak, egoitzak, etxeko laguntza…).
  • Prezio publikoak.
  • Zerbitzuak finantzatzeko modu berriak.
  • Ogasun eta Finantza Departamentuarekin batera araudi fiskala egitea (onura fiskalak, kenkariak…erabiltzaileentzat, familientzat eta erakundeentzat).

4.- DIRU-ORDAINKETAK IZAPIDETZEA

  • Pertsonei eta erakundeei ordaindu beharrekoa izapidetzea.
  • Ordainketak egiteko prozedurak erraztea.
(itzuli)
© 2008 Gizarte politikako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia Lege-informazioa