Departamentuak eskaintzen dituen hainbat zerbitzu

Egoitza harrerako zerbitzua

Zerbitzu honek, lege neurriz familiatik bereizita dauden neskamutil adingabeei gizarte, hezkuntza eta zaintza aldetik arreta orokorra eskaintzen die, bai eta, aldi berean, erreferentzia gune egonkor bat eta komunitate baliabideetara sartzeko behar duten laguntza ere.

Profil desberdinetarako egokiak diren baliabide motak erabiliz, bermatu nahi da egoitzetan bizi diren neska-mutil guztiek izango dutela haurtzaroan beharrezkoa den arreta fisikoa, emozionala eta kognitiboa, eta ondo hazteko eta garatzeko behar duten harreman afektiboa eta estimulazioa. Zerbitzu hori emateko harrera zentroen sare zabal bat du eskura; zentro batzuk Aldundiarenak dira eta beste batzuk pribatuak.

(itzuli)
© 2008 Gizarte Politikako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia Lege-informazioa