Haurren babesaren eremuko diru laguntzak ematen ditu: bai familia harrerara zuzendutako laguntzak, bai egitatezko zaintza deritzanera zuzendutakoak, eta bai laguntza osagarriak, hau da, familian esku hartzeko programetan edo egoitza harreran dauden adingabeen inguruan premiarik sortuz gero ematekoak. Haur eta gazteekin lana egiten duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak: udaleku eta kanpaldietarako, gazteen lokaletan obrak egiteko, materiala erosteko, urteko programetarako, aisialdiko eskoletako prestakuntza programetarako, praktika onak bultzatzeko...
Gipuzkoako udalentzako laguntzak, direla haur eta gazte ekipamenduetan inbertsioak egiteko, direla epe luzerako programetarako, direla haur eta gazte gaietako programetarako.
(itzuli)