Departamentuak eskaintzen dituen hainbat zerbitzu

Aholkularitza zerbitzua

Aholkularitza zerbitzuak eskaintzen zaizkie Gipuzkoan haurren eta gazteen alorra lantzen duten eragileei. Udalek eta elkarteek erabil dezaketen zerbitzu honetan era askotako gaiak lantzen dira: orokorrak dira batzuk eta zehatzagoak beste batzuk, esate baterako, aisia hezitzailearen alorreko jarduera, programa eta zerbitzuak, haur nahiz gazteentzako ekipamenduak, haurren babesa, eta abar.

Zerbitzu honetan udalei eta gizarte eragileei beren eginkizunetarako lan ereduak eta erreferentzia lagungarriak ematen zaizkie, horiek beren testuinguruetara egokitzen laguntzen zaie, tresna egokienak zein diren elkarrekin aztertzen da, eta abar.

Zerbitzu hau bi bidetatik ematen da: gazteria sisteman, udalentzako aholkularitza taldeen bitartez, eta haurren babesaren sisteman, Haur eta Gazteen gaietako Eskualdeko Taldeen bitartez. Elkarteentzat eta boluntarioen erakundeentzat ere ematen da aholkularitza zerbitzua.

(itzuli)
© 2008 Gizarte Politikako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia Lege-informazioa