Haur eta gazteen ezaugarri adierazleei buruzko txostenak egiten ditu, erakundeek eta sareek erabil ditzaten. Gazteen beste zenbait alderdiren gaineko txostenak ere egiten ditu, haien emantzipazioa eta ekimenak bultzatzeko oinarrizko prozesuak lantzen laguntzeko. Hainbat banaketa zerrenda eta aldizkari elektronikoren ardura eramaten du.
Haurren eta gazteen inguruko hainbat gai ere aztertzen eta ikertzen ditu. Gipuzkoar haur eta gazteen errealitatea ezagutzea da horren helburua, errealitate horri buruz ikuspegi zabalagoa eta neurtuagoa eskuratu ahal izateko.
(itzuli)