Departamentuak eskaintzen dituen hainbat zerbitzu

Sarbideak

Pertsona maletakinSARBIDEAK programak Gipuzkoan enplegua aurkitzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonentzako Enplegu Plan moduko bat dira.

SARBIDEAK programek hiru jarduera-ildo hauek garatzen dituzte:

  1. SARBIDE prestakuntza:  Programak lan-munduratzea sustatzen du, hauen bitartez:
    • informazioa/orientazioa.
    • jardungo diren sektoreari buruzko prestakuntza espezifikoa.
    • prestakuntza eta lan ibilbidearen araberako lan-praktikak.

  2. SARBIDE berrikuntza: Programak lan-munduratzea sustatzen du, programa berritzaileen bitartez:
    • SAIATU proiektua: ekintzailetzan berrikuntza.
    • GITEK Giza & teknologia ikergunea: pertsona desgaituen gaikuntza eta enplegagarritasuna hobetzea.
    • ZIRKINKA: lanik gabeko biztanleriarekiko esku-hartze integrala, «kalean bertako» hautaketaren bitartez.

  3. SARBIDE autoenplegua: Autoenpleguko ekimenei laguntzeko neurriak:
    • diru laguntzak bideragarritasun planak garatzeko, proiektuei laguntzeko eta proiektuak ezartzeko gastuei aurre egiteko, eta haien tutoretza eta segimendua egiteko.
    • ekintzailetzarako prestakuntzari laguntzeko programak.
© 2008 Gizarte Politikako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia Lege-informazioa