Laguntzak, Gizarteratze eta Enplegu Zuzendaritza Nagusia
Helburu orokorra da pertsona behartsuenen gizarteratzea lortzea, prestakuntza eta enpleguko politika aktiboak eta gizarteratze programak abian jarriz eta gauzatuz, eta gizarte babeseko oinarrizko sistemetara heltzea bermatuz.
- Gizarteratzea: Gizarteko pertsona behartsuenak eta ahulenak gizartetik baztertuta geldi ez daitezen laguntza pertsonalizatua eskaintzen duten programak garatzen dira.
- Enplegua: Lan merkatuan sartzeko arazoak dituzten pertsonei enplegu eta prestakuntza programak eskaintzen zaizkie.
- Laguntza ekonomikoak: Oinarrizko beharrak asetzeko behar adina baliabide ekonomiko ez duten pertsonei zuzenduta daude.