Bizikidentzaren eremuan tratu txarren biktima direnei laguntzeko baliabideak dira. Berehala eskaintzen diren harrera zerbitzuak dira, eskuarki egonaldi laburrak eta ertainak egiteko, eta laguntza psikologiko zerbitzu pertsonalizatua ere eskaintzen da. Halaber, gizartean berriz ere bizimodu normala egitera itzultzeko laguntza ematen da.