Gizarte bazterketaren aurkako EAEko araudiaren arabera honako hauek hartzen dira gizartetik baztertuko pertsonatzat:
a) oinarrizko elikadura beharrak asetzeko behar beste baliabide ekonomiko ez dutenak.
b) etxebizitza duina eta egoera onean eskuratzeko edo mantentzeko behar diren baliabideak ez dituztenak.
c) eta, oro har, edozein pertsona ez dena gai oinarrizko gizarte eskubideak -enplegu eskubidea, heziketa eskubidea, osasun eskubidea, eta abar- eskuratzeko, eta horren ondorioz bizimodu independente eta erabat normalizatua izateko aukerarik ez duena.