Departamentuak eskaintzan dituen hainbat zerbitzu

Zentro eta zerbitzuen ikuskapena

arreta zentro baten egongelaHonen bitartez, programak, zentroak eta zerbitzuak kontrolatzen dira, bai publikoak eta bai pribatuak, lurralde historiko osoan, hartara erabiltzaileen eskubideak bermatzeko eta arreta kalitatea bermatzeko nahikoak diren ezaugarri
material eta funtzionalak egon daitezen.

Jarduketa hori garatzeko:

  • Zentro eta zerbitzuen baimenak: administrazioaren baimena, zeinaren bitartez zehazten den zein zerbitzu eta zentro publiko edo pribatuk betetzen dituzten arreta egokia emateko baldintzak.
  • Zentro eta zerbitzuen homologazioa: administrazioak esaten du zerbitzu publiko edo pribatu jakin bat homologatzen den ala ez, kalitate, eraginkortasun eta kostuen inguruko araudiak dioenari jarraikiz.
  • Gizarte zerbitzuetako erakunde, zentro eta zerbitzuen ikuskapena: zaintza, kontrola eta baieztapena, gizarte zerbitzuei buruzko legezko xedapenen arabera.
(itzuli)
© 2008 Gizarte politikako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia Lege-informazioa