Etxeko laguntza
Mendeko pertsonen eskura baliabideak jartzen dira etxean jarrai dezaten eta zaintzaileek laguntza izan dezaten.
- Eguneko zentroak. Eguneko arreta, banakako zaintzarekin eta egoitza egoki batean, langile eta programa bereziekin.
Asteko zazpi egunetan eskaintzen dira.
- Aldi bateko egonaldiak. Egoitzetan aldi laburretan, bat edo bi hilabetetan eta asteburuetan, hartara zaintzaileak atseden har dezan edo mendeko pertsonari zaintza bereziren bat egin dakion.
- Telelaguntza. Pertsonak telefonoaren bidez harreman bidea du egun osoan larrialdiko koordinazio zentroarekin.
- Sendian programa. Zaintzaileei zuzendutako trebakuntza ikastaroak eta laguntza ikastaroak familiek mendeko
pertsonari ematen dieten denbora arintzeko.
- Laguntza teknikoak. Zaintzaileak dituen baldintzak hobetze aldera, obrak eta ekipamenduak egitea ingurura
hobeto moldatzeko, mugitzea errazagoa izateko, irisgarritasuna lortzeko.
- Ezinduentzako eta haren familientzako opor programa egokituak.
- Bono-taxi zerbitzua.
(itzuli)